Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak publizitate instituzionalaren gardentasuna eta kontrola hobetuko ditu

2014.eko uztailak 07

Iñigo Urkullu lehendakariak neurri zehatzak iragarri ditu Eusko Jaurlaritzaren publizitate-babesletzen gardentasuna eta kontrola hobeto kudeatzeko. Lehendakariaren esanetan, nolabaiteko hutsune legalak ageri dira babesletzen inguruan; hori dela eta, konpromisoa hartu du lau hilean behin publizitate-gastuen inguruko txosten bat bidaltzeko, babesletzakoak ere barne hartuta, nahiz eta Publizitatearen Legeak halakorik eskatzen ez duen. Horrez gain, Sailarteko Batzordeak onartuko eta aztertuko ditu aurrerantzean Jaurlaritzaren babesletzak. 



Lehendakariak Eusko Legebiltzarraren Diputazio Iraunkorrean egin du agerraldia, eta nabarmendu du lehendabizikoz, bere Gobernuak Legebiltzarrera bidali duela Eusko Jaurlaritzak 2013an egin duen komunikazio-inbertsio guztiaren informazio xehatua jasotzen duen Memoria bat. Jaurlaritzak denbora-tarte horretan 4,7 milioi euro bideratu ditu publizitatera, iazko erdia, lehendakariaren esanetan. 4,7 milioi horietatik % 13,9 Noticias Taldearentzat izan dira, bere audientziari dagokiona baino gutxiago, Urkulluk adierazi duenez.  Hala, lehendakariak nabarmendu du Jaurlaritzak gardentasun osoz jardun duela eta legea bete duela.



Hitzaldian, Urkulluk kanpaina instituzionalen eta babesletzen arteko aldea nabarmendu du. Kanpainen kasuan, Jaurlaritzaren ekimenak izaten dira, eta, hortaz, urteko publizitate planetan jasota agertzen dira, Publizitate Instituzionalari buruzko Sailarteko Batzordean planteatzen dira eta, ondoren Legebiltzarrera bidaltzen dira. Ez da gauza bera gertatzen babesletzekin; izan ere, lehendakariak azaldu du kasu horretan Jaurlaritzak komunikabidearen ekimen bati erantzuten diola.



Lehendakariak hartutako konpromisoaren arabera, publizitate-memoriek babesletzen datuak izango dituzte. Horrez gain, lehendakariak Kode Etikoaren eta Gobernu Onaren Batzordeari txosten bat eskatuko dio gai honen inguruan. «Talde batek kontu hau epaitegietara eraman duenez, Eusko Jaurlaritzak lankidetza erabatekoa emango dio justiziari, gai hau erabat argitzeko», adierazi du lehendakariak.

 

Oharra:

Ekitaldi hau ezin izan da streaming bidez eman, Irekiaren zerbitzuarena ez den matxura tekniko bat dela medio. Barkatu endredoak.

5 iruzkin
  • @JulianForli
    2014.eko uztailak 07

    Comentario de Twitter:
    "@algortakoEAJ: Irekia - El Gobierno Vasco mejorará la transparencia y el control de la publicidad institucional http://t.co/c5wQbr7oBu" !!!

  • @algortakoEAJ
    2014.eko uztailak 07

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno Vasco mejorará la transparencia y el control de la publicidad institucional http://t.co/9JmnqmKgpB

  • @kazetariak
    2014.eko uztailak 07

    Comentario de Twitter:
    La inclusión de publicidad del Gobierno como si fuera información en los medios del Grupo de Noticias comienza en... http://t.co/Ihp8Ovid5t

  • @egovDoc
    2014.eko uztailak 07

    Comentario de Twitter:
    El #GobiernoVasco mejorará la #transparencia y el control de la publicidad institucional http://t.co/tsl9hktsmV #irekia

  • ana
    2014.eko uztailak 07

    me ha gustado la noticia animo @iurkullu asi me gusta que se haya aclarado el tema , gracias por decirlo tampoco no he podido ver el evento , ahora lo vere

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)