Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Uriartek «Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi» kongresuaren irekiera-ekitaldian parte hartu du

2014.eko uztailak 02

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek «Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi» kongresuaren irekiera-ekitaldian parte hartu du gaur goizean. Aipatutako kongresua gaurtik ostiralera bitartean egingo da Donostiako Miramar jauregian, EHUko Udako Ikastaroen barruan.

Uriarteren aburuz, «euskal zinema euskal erakunde publikoak beraiek baino lehen sortu zen. Bulkada kultural eta sozial bati erantzuten dio, gure kontakizunak egiteko edota geure burua samurtasunez, umorez edo ankerkeriaz aztertzeko beharrari».

Euskal zinemari buruz, sailburuak hau ere adierazi du: «ez da politika instituzional baten emaitza, haren aurretikoa baizik, baina gure herrialdeko politika publikoak funtsezkoak izan dira fenomeno hori finkatzeko: baldintzatu dute eta jarraitzea ahalbidetu diote».

Euskadiko Filmategia Fundazioarem Joxean Fernándezek zuzendutako kongresuak, antolatzaileen iritziz, «euskal zinemari buruzko ikerketen gaur egunera arteko diziplina arteko gaiaren egoera moduko bat eskainiko du».

Hiru egunotan bost mahai-inguru egingo dira: hiru euskal zuzendarien hiru belaunaldietako bakoitzari buruz, bat industria zinematografikoari buruz eta beste bat kritika zinematografikoari buruz. Kongresuan historialarien, kritikarien eta kultura-eragileen 19 txosten ere aurkeztuko dituzte.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)