Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Agindua, 2014an egingo edo hasiko diren kirol-lehiaketa ofizialetan, nazioarteko eremua eta izaera dutenetan, kategoria absolutuan parte hartzeko diru-laguntzak emateko erregimena ezartzen duena. (2014-07-01(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko uztailak 01

LABURPENA

340.000 EURO NAZIOARTEKO KIROL-LEHIAKETETAN PARTE HARTZEKO

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, nazioarteko izaera duten kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzak ematen dituen Agindua onartu du. Kirol-lehiaketa hauek, 2014an hasi edo burutu beharko dira.

Deialdi honetara aurkeztu ahal izango dira kirol elkarte edo taldeak, kirol helburua duten entitateak, beti ere nazioarteko federazio baten edo nazioarteko liga profesional baten egutegi ofizialean sartuta dauden kirol-lehiaketetan parte hartzen badute. Lehiaketa hauek gainera, goi mailako kirola sustatzera bideratuak izan beharko dute. Ez dira diru-laguntza deialdi honetan aintzat hartzen parte-hartzea sustatzea helburu duten kirol-programak (aisialdi-kirola, kirol osasungarria) ez eta euskal kirol selekzioek parte hartzen duten lehiaketak ere. Kirol Federazioek ezin dituzte diru-laguntza hauek eskatu.

Deialdi honek 340.000 euroko diru-kopurua du. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn argitaratu eta biharamunean hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau