Berriak Lehendakaritza
Eu

Erabakia, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziarekin, Emakunderekin (Emakumearen Euskal Erakundea) eta Munduko Landa Foroarekin Familia Nekazaritzako Nazioarteko Egunaren esparruan lankidetzan aritzeko esparru-hitzarmen bat sinatzea baimentzekoa. (2014-07-01(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko uztailak 01

LABURPENA

FAMILIA-NEKAZARITZA SUSTATZEKO ESPARRU-HITZARMENA SINATUKO DUTE EUSKO JAURLARITZAK ETA MUNDUKO LANDAGUNEAK

Elankidetza -Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia-, Emakunde eta Munduko Landagunearekin batera esparru-hitzarmen bat sinatzea onartu du gaur Gobernu Kontseiluak familia-nekazaritza eta landaguneak garatzera bideratutako ekimen, ekintza eta proiektuak sustatzearren.

Gaur onartu den hitzarmena aurten ospatzen den Familia Nekazaritzaren Nazioarteko Urtean kokatu behar da, eta aukera berezia ematen du nazio, eskualde eta nazioarte mailan ekoizteko eredu horrek gosearen, elikadura eskasaren eta pobreziaren aurka egindako lana aintzatesten duten nekazaritza-politikak sustatzeko, beti ere jasangarriro eta lurraldea zein ingurumena errespetatuta.

Hitzarmen honen esparruan gauzatzen diren ekimen eta proiektuak xede hauek dituzte:
Euskadi munduan proiektatzea eta kokatzea eta Euskadiren interes multisektorialak kanpoan sustatzea.
Familia-nekazaritzaren ekoizte-ereduaren gaineko erabakietan eta politiken diseinuan parte hartzea, bereziki ezaugarri fisiko zailetakoetan, hala nola Euskadiko mendi-eremuan, zeintzuek, orobat, bertan biltzen baitituzte ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren ikuspegitik ahulak diren egiturak.
Giza garapen jasangarriaren eta pobrezia eta desberdintasuna errotik ateratzearen aldeko apustua egitea. ETA
Ekintza positiboko jarduera espezifikoak proposatzea gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna familia-nekazaritza sustatzeko ekimenetan txertatzeko eta ikusarazteko.

Hitzarmenetik eratortzen diren jarduera konkretuen antolamendu-, exekuzio- eta finantzaketa-baldintzak kasu bakoitzean egingo diren hitzarmen partikularretan zehaztuko dira eta gaur onetsi den esparru-hitzarmen honetara ekarriko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau