Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak bihar inauguratuko du SPRIk Alemanian zabaldu duen bulego berria

2014.eko uztailak 01

Arantza Tapia sailburuak inaugurazioan parte hartuko du eta bertan izango dira Baviera-ko gobernuko ordezkariak eta Alemanian ezarrita dauden euskal enpresak

SPRIk Alemanian duen bulegoa, Munich hirian kokatua, bihar uztailaren 2an inauguratuko dute ofizialki Arantza Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak eta Alexander Arriola, SPRI Taldeko zuzendari nagusiak berak.

Eusko Jaurlaritzak uste du Alemanian bulego komertzial berri batak, Alemaniako merkatuak lan-zama eta enplegu gehiago ekar dezakeela Euskadiko enpresentzat.

Azken 10 urteotan Alemania Euskadiren bazkide nagusietako bat izan da inportazio eta esportazio arloan. Bera da, Frantziarekin batera, euskal esportazioen jomuga nagusia. Gure esportazioen %14,2 Alemaniara bideratzen dira. Gainera, hornitzaile gisa ere gorengo postuan dago. Bigarrenean, zehazki esanda, Errusiaren atzetik.  

Azkenik, euskal enpresen ezarpen komertzial gehien duen herrialdetako bat da. Alemanian ordezkaritza komertziala duten enpresak oso gustura daude hartu duten erabakiarekin eta funtsezkotzat jotzen dute zuzeneko presentzia izatea.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mirenepalacios
    2014.eko uztailak 02

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco inaugura mañana la nueva oficina de SPRI en Alemania http://t.co/mMYEepLRcX

  • @CyberEuskadi
    2014.eko uztailak 01

    Comentario de Twitter:
    "El Gobierno vasco inaugura mañana la nueva oficina de SPRI en Alemania" http://t.co/1dCmnWdXmT

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)