Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek CAF empresari 28 tren berrien fabrikazioa esleitu dio

2014.eko ekainak 30

Euskotrenek CAF enpresari 28 tren berrien fabrikazioa esleitu dio, horiek guztiak 150 milioi euroko balioa izan dute. Horietatik, 12 Metro Bilbaoko 3. Linearentzako izango dira, linea hori Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak operatuko baitu.
Joan den asteartean, ekainaren 25ean, Euskotrenek CAF enpresari tren Serie berri baten fabrikazioa esleitu zion, 28 unitate berri Metro Bilbaoko 3. Lineako beharrizanak beteko dituztenak, egun eraikitze fasean daudena, eta baita Euskotreneko tren parke mugikorraren modernizazio prozesuarekin jarraitu ahal izateko, 200 eta 300 Serietako antzinate handiko Unitateak ordezkatuz.

Unitate berriek teknologian, fidagarritasunean, iraunkortasunean eta ergonomian tren sektorean aurreratuenak diren berrikuntza teknologikoak izango dituzte, 900 Serie azkeneko trenen antzeko diseinua mantenduz.

Unitate berrien ezaugarri nagusiak ondorengo hauek izango dira:

• Hiru kotxe, bakoitza 17 metroko luzerarekin (Motorra¬Atoia¬Motorra).
• Edukiera: 296 pertsona tren bakoitzeko.
• 94 leku eserita joateko.
• Etorkizunean laugarren kotxe bat sartzeko aukera.
• Tren sektorean azken teknologiak sartzea.
• 900 Serie azkeneko trenen antzeko estetika.
• Barnealdean ez dute oztoporik izango.
• Talka bat egonez gero, energia xurgatzeko edukiera gehitzen duen estruktura, horrek ibilgailu batzuk besteen gainean pilatzea eragozten du.
• Mugikortasun Urriko Pertsonak (MUP) sartzeko ateetan arrapalak izango ditu.
• Ohartarazpen akustikoa itsuentzat.
• Entzuteko zailtasunak dituzten pertsonentzako argizko seinalea.
• Ingurumenari eta iraunkortasunari errespetua, ingurumen araudi guztiak betez eta material guztien eta bakoitzaren bizitza zikloen errespetua.

Unitate berriak Euskotreni eman beharko zaizkio 2015 eta 2020. urteen artean, hori dela eta 2016. urtearen bukaeran lehenengo trenak martxan ibiliko dira, urte horretan aurreikusita baitago Metroko 3. Linea martxan jartzea Bizkaiko Etxebarri eta Bilboko Matiko auzoaren artean

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko