Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Aburto sailburuak balioa eman dio adinekoek gizarte eraikuntzan egindako ekarpenari

2014.eko ekainak 30

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan María Aburtok zahartzaroko arreta-eredu berrien geroari buruzko EHUren udako ikastaroa inauguratu du gaur Donostian. Adinekoek gizarte-eraikuntzari egindako ekarpena azpimarratu du, eta gizarteak haien premiei arreta emateko «betebehar morala» duela esan du, «egiturazko ikuspuntuaz gain, beren lehentasun pertsonalei ere erantzun behar zaielako».

65 urtetik gorakoen herritar-kopurua gora eta gora ari da modu esponentzialean, eta beren beharrak eta irrikak aldatzen ari dira. Euskadin, batez besteko bizi-itxaropena 77,2 urtekoa da gizonezkoetan eta 84,3koa emakumezkoetan; alegia, munduko biztanleria zaharrenetakoa da. Horri ugalkortasun-tasa txikia gehituta, Euskadikoa gero gizarte zaharragoa da; 2025ean, lau euskal herritarretik bat 65 urtetik gorakoa izango da.

Hori horrela, laguntza behar duten pertsonen arreta-aurreikuspenen arabera, beraiek beren erabakiak hartzeko autonomia pertsonala eta askatasuna errespetatzea bultzatu beharko da. «Pertsona ardatz den arreta-eredua» deitua da, pertsonen beharrak aintzatestea dakarrena, eskaini ahal zaizkien zerbitzuei arreta osoa eman ordez. «Adineko pertsonek tratu zuzena, berdintasunezkoa eta duina merezi dute gizartearen arlo eta jarduera guztietan», adierazi du Aburtok.

Gure azterlanek berretsi dutenez, adinekoek beren ohiko ingurunean zahartu nahi dute; beren etxean bertan, ahal dela, eta erabaki horrek erronka berriak dakarzkie zerbitzu sozio-sanitarioak ematearekin zerikusia duten sektore guztiei.

Hori horrela, Aburto sailburuak Eusko Jaurlaritzaren eta Matia Fundazioaren elkarlanari esker abiarazitako Euskadi Lagunkoia proiektua jarri du eredu gisa. Proiektu honen bitartez, erakundeak, eragileak eta herritarrak mugiarazi nahi dira, hiriak eta herriak espazio lagunkoiak izan daitezen, guztia ere oztopo fisikorik gabe bizi ahal izateko, trabarik gabe. Besteak beste, Ordiziak, Oriok, Armiñonek, Kuartangok eta Iruña Okak egin dute bat proiektuarekin.

Nabarmentzeko moduko beste proiektu bat adineko pertsonen tratu txarra da. Gizarte- eta osasun-zerbitzuetako profesionalek zer irizpide jarraitu behar dituzten zehazten da, tratu txarrak jasotzen dituzten adinekoak identifikatzeko helburuarekin.

Eredu hori, emandako aurrerapausoak, ikasitako ikasgaiak eta adinekoen bizimodua hobetzeko oraindik ere bete gabeko erronkak izango dira gaurko eta datozen bi egunetako hizpide, Donostiako Miramar jauregian emango den zahartze aktiboari buruzko ikastaro honetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)