Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Bidasoako bi aldeetako ingurumen-teknikariek esperientziak elkartrukatuko dituzte Salburuan, Zadorran eta Gasteizko eraztun berdean

2014.eko ekainak 30
  • Eusko Jaurlaritzako antolatuko Txinbadia 5. jardunaldi teknikoa
  • 5éme journée técnique d’echange d’expériencies

  

Datorren asteazkenean, uztailak 2, Txingudi badiaren Gipuzkoako eta Lapurdiko ertzetako hamabost ingurumen-teknikari bilduko dira Gasteizen egingo den lan-jardunaldian, Zadorra ibaiaren, Salburua parkearen eta eraztun berdearen egoera eta kudeaketa aztertzeko.

 

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Plangintzako zuzendari Amaia Barredoren arabera, «Txinbadia proiektuaren inguruko bosgarren lan-jardunaldia da. Jardunaldiotan, Txingudi badian Bidasoaren bi ertzetan lan egiten duten teknikariak biltzen dira, beren esperientziak eta aurrerapena partekatu, eta guztien lana aberasteko».

 

«Gainera –zehaztu du Barredok–, Eusko Jaurlaritzako Urdaibaiko eta Peñas Negraseko teknikariak ere bertaratuko dira. Txingudin egiten ari garen lanak emaitza oso onak eman ditu. Hori dela eta, beharrezkoa da gertuko beste esperientzia batzuk ezagutzea, Gasteiz ingurukoak, kasu. Bertan batuko gara Bidasoako bi ertzetako euskaldunak».

Espainia-Frantzia-Andorra arteko Lurralde Lankidetzarako Programaren Egitasmoen Batzordeak (POCTEFA) ebatzi zuen TXINBADIA 14-15 izatea mugaz gaindiko proiektuak garatzeko Eskualde-garapenerako Europako Funtsaren diru-laguntzen 3. deialdian onartutako 14 proiektuetako bat (guztira 38 aurkeztu ziren).

TXINBADIA 14-15ek 701.265 euroko diru-laguntza jasoko du (proiektuaren aurrekontu osoaren % 65 (1.078.869 euro) Eskualde-garapenerako Europako Funtsaren eskutik. Deialdiko hirugarren aurrekontu handiena da proiektuarena (Sardiniako Mugaz gaindiko Ospitalearen AECT HC eta Bielsa-Aragnouet tunelaren kudeaketarako BIDIREX dauzka aurretik).

Proiektuaren kideak dira Euskal Kostaldeko Ingurumenaren aldeko Ekimenen Zentro Iraunkorra, Itsasbazterreko Kontserbatorioa, Hendaiako Erkidegoa eta Eusko Jaurlaritza. Azken hori da taldeburua, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzaren bidez (koordinatzailea eta POCTEFAren aurreko arduraduna). Eusko Jaurlaritzaren esku-hartzeak proiektuko aurrekontuaren % 59 osatzen du.

TXINBADIA 14-15en helburua TXINBADIA 2010ean hasitako proiektuari jarraipena eman, eta osatzea da. Oinarrietako bat ezarritako lan-sarea sendotzea da. Horretarako, esperientzia-trukea eta ingurumen-dinamizazioko eta -hezkuntzako ekintzak gauzatzen dira. Sarea eskualdeko itsasaldeko bi naturgune nagusiei loturiko 4 ingurumen-informazio eta -hezkuntza ekipamenduen bidez egituratuta dago: Txingudiko padurak (Gipuzkoa) eta Abadia domeinua-Euskal erlaitza (Pirinio Atlantikoak). Bata zein bestea Natura Sarea 2000n daude.

EAEko Txingudi Ekoetxea eta Pirinio Atlantikoetako Nekatoenea eta Asporotsttipidira ekimen honetan parte hartzen duten zentroak. Gainera, lankidetza-dinamikan hartzen du parte 2015etik aurrera Asporotsttipi euskal erlaitzaren interpretazio-zentro berria kudeatuko duen taldea.

Esperientziak trukatzeko jardunaldiez gain, eta ekipamendu horiek eskainiko dituzten jarduerak programatzeaz gain, TXINBADIA 14-15ek erabilera publikoko hainbat instalazio (bidezidorrak, panelak, etab.) hobetzea aurreikusi du, hala nola ingurumen-berroneratzeko ekimen pilotuak martxan jartzea; esaterako, odonatuentzako putzu bat egokitzea. Halaber aurreko proiektuko esperientzia arrakastatsuei jarraipena ematea aurreikusten du; esaterako, San Lorentzo uharteko landaredia kontrolatzeko ekoartzaintza egitea edota zianobakterien «loraldien» gaineko alerta goiztiarreko sistema ezartzea. 

Halaber, komunikazio- eta ezagutarazpen-jardueren berariazko lan-lerroa izango du, zuhaitzen eta zuhaixken gaineko minigida berri bat edo Euskal Erlaitzari buruzko liburuxka argitaratzea barne.

 

 

 

 

Programa / Programme:

 

10:00-10:30

Parte-hartzaileen harrera eta kafea ATARIA Salburuko Hezeguneen interpretazio-zentroan.

Accueil de participants et café à ATARIA, Centre d’Interprétation des Zones Humides de Salburua

 

10:30-11:30

Gasteizko eraztun berdeari eta Salburuko hezeguneari buruzko aurkezpenak. Gasteizko Udala eta Ingurumen-azterlanen Zentroa

Présentation sur l’Anneau Vert de Vitoria-Gasteiz et le Parc de Salburua. Mairie de Vitoria-Gasteiz et le Centre d’Études Environnementales (CEA).

 

11:30 – 13:30        

Bizikleta bidezko ibilaldia Eraztun Berdean zehar, Salburuko hezeguneko hainbat gune bisitatzeko.

Itinéraire à vélo (service de logement de vélos de la Mairie) par l’Anneau Vert pour visiter plusieurs coins de Salburua .

 

13:30-15:00

Repas

 

15:00-17:00

Zadorra ibaira bisitaldia eta uholdeak prebenitzeko proiektua in situ azaltzea.

Visite à la rivière du Zadorra, et exposition in situ sur le projet pour la prévention des inondations

 

17:00

Jardunaldiaren amaiera / Fin de la journée

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CTPPOCTEFA
    2014.eko uztailak 02

    Comentario de Twitter:
    Hoy, 5º jornada técnica de #TXINBADIA, 1 de los 14 proyectos de la 3º convocatoria #POCTEFA http://t.co/GQjdskoDhx http://t.co/RwHywtjj1e

  • @CTPPOCTEFA
    2014.eko ekainak 30

    Comentario de Twitter:
    Técnicos de ambos lados del Bidasoa intecambiarán experiencias en Salburua, Zadorra y anillo verde de @vitoriagasteiz http://t.co/GQjdskoDhx

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)