
Euskadi eta Katalunia euren gastronomia sustatzen ari dira Bartzelonan elkarrekin showroom bat eginez
- Pedro Subijana eta Nandu Jubany, ‘showroom’ bateko protagonistak 35 euskal eta katalan enpresa baino gehiagoren ‘gourmet’ produktuekin
- Euskal-Katalan produktua sustatzeko ekitaldia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasunerako sailburua den Arantza Tapiak eta Kataluniako Generalitateko Nekazaritza, Abeltzaintza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen kontseilaria den Josep Maria Pelegrik presiditu dute
- Ekainaren 26tik uztailaren 7ra, kalitateko euskal produktuak IIIa Diagonal merkataritza zentroko Caprabon ere egongo dira
Eusko Jaurlaritzak eta Generalitateak indarrak batu dituzte, ostegun honetan Euskadiko eta Kataluniako elikadura eta edarien 35 enpresa baino gehiagoren gourmet produktuak sustatzeko. Casa Llotja de Mar (Bartzelona) egoitzan elkarrekin egindako showroom batean, eta Euskadi-Katalunia Elikagaiak eta Edariak Bat Eginda izenburuarekin, 24 euskal enpresak beren produktua erakutsi dute, eta txakolin, ardo, sagardo, kontserba, gazta, haragi eta abarren dastaketak eskaini dituzte. Edarien atalean, Arabako Errioxako Solaguen, Gomez de Segura eta Pagos de Leza upategiek parte hartu dute, Iturrialde, Arzabro eta Akarregui Txiki txakolin jatorri izendapenekoek, eta Sagarkide bezalako sagardo Eusko Labeldunek. Zubeltzu, Barrenetxe, Agiña, Ortiz eta Ibarlur etxeek ere euren produkturik onenak zerbitzatu dituzte (kontserbak), Lumagorrik eta Harakaik (haragia), Artzai Gaztak (Idiazabal jatorri izendapena), eta produktu ekologikoen ordezkaritza zabal batek.
Ekintza hau Euskadiko ekoizle profesionalak babesteko eta sustatzeko Eusko Jaurlaritzako estrategiaren barruan kokatzen da, eta helburua da banatzeko eta merkaturatzeko kanalak irekitzea eta zabaltzea.
Katalanen aldetik, 12 markak bertako produktuen dastaketak eskaini dituzte, horien artean, olioa, ardoa, cava, lekak, olibak, perretxikoak edo carquiñoliak. Besteak bestea, enpresa hauek izan dira bertan: Molí d’Oli Gasull, Dama d’Elaia, Urdet, Blai Peris, Bonans, Olis Solé, Cooperativa St Isidre eta Bodega El Grial. Bertaratutako publikoa gehienbat errestaurazioaren eta banaketaren sektoreetako profesionalak izan dira, eta produktuak dastatu eta egiteko prozesuak ezagutu ahal izan dituzte.
Showroomean zehar, Pedro Subijana euskal chefak (hiru Michelin izar) eta Nandu Jubany katalanak (Michelin izar bat) showcooking bat protagonizatu dute euskal eta katalan produktuekin, hurrenez hurren. Jubanyk steak tartar bat prestatu du, tenperatura baxuko arrautzak eta katalan kremaren aparra, eta Subijanak, berriz, antxoak gatzetan eta txipiroi konfitatuak eta saltsatan estaliak.
Adiskidetze gastronomikoa
Eusko Jaurlaritzak sustatu du ekitaldian, nekazaritzako elikadurako euskal eta katalan produktuak adiskidetzeko moduan, eta bertan izan dira Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasunerako sailburua den Arantza Tapia eta Kataluniako Generalitateko Nekazaritza, Abeltzaintza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen kontseilaria den Josep Maria Pelegri.
Euskadi-Katalunia Elikagaiak eta Edariak Bat Eginda Eusko Jaurlaritzaren ekimen bat da, HAZIren (Landa, itsas eta elikagaien garapenerako fundazioa) eta Kataluniako Generalitatearen laguntza duena, Kataluniako Generalitateko Nekazaritza, Abeltzaintza, Arrantza eta Ingurune Naturaleko Departamentuari atxikita dagoen PRODECAren bitartez (Promotora d’Exportacions Catalanes). Ekimenak bi exekutiboek joan den martxoan izenpetu zuten hitzarmenaren esparruaren barruan diseinatutako ekintzetako bati erantzuten dio, bertako produktua sustatzeko helburuarekin.
Ostegun honetan egindako showroomarekin batera, kalitateko euskal produktuei ere presentzia nabarmena izango dute Bartzelonako Illa Diagonal merkataritza zentroko Caprabo supermerkatuan, ekainaren 26tik uztailaren 7ra; bertan, Euskadiko kalitatezko produktuen 100 erreferentzia baino gehiago aurkitu ahal izango dira.
ENPRESA PARTE HARTZAILEAK - Euskadi-Katalunia Elikagaiak eta Edariak Bat Eginda
EUSKAL ENPRESAK |
PRODUKTUA |
|
Iturrialde S.l |
Bizkaiko Txakolina, Azurmendi gune enogastronomikoko kidea den Gorka Izagirre upategiak egina (3 Michelin izar) |
|
Aretxaga Txakolina |
Loreako Ama upategiak eginiko txakolina, zeinak Euskadin txakolinetarako dagoen mahastirik handiena daukan. |
|
Arzabro Txakolina |
Arabako txakolina, Hondarribi Zuri eta Izpiritza Txiki mahats aldaerekin artisau upategiak egina. |
|
Akarregi Txiki |
Getariako txakolina, Hondarribi Zuri bertako mahats aldaerarekin egina, metodorik tradizionalenei jarraituta. |
|
Solaguen Upategia |
Errioxar ardoa, %100 Tempranillo mahatsarekin egina, barrikan 12 hilabete eta botilan beste 6 eginda. |
|
Gomez de Segura Upategia |
Gomez de Segura upategiak eginiko errioxar ardoa (Guardiako Campillar, Araba), Tempranillo eta Malvasia mahatsarekin, eta Viurarekin zurietarako. |
|
Pagos de Leza Upategia |
Arabako Errioxa eskauldeko Tempranillo mahatsarekin eginiko ardo beltzak, eta Viura eta Malvasia aldaerekin eginiko zuriak. |
|
Azpillaga Urarte Upategia |
Lantziegoko (Arabako Errioxa) famili upategi txikia, ekoizpen propioa duena, eta ustiapen ekologikoa mahastietan zein olibadietan. |
|
Lurlan |
Kalitatea egiaztatua duten Euskal Herriko produktu tipikoak eta esanguratsuak, bitartekorik erabiltzen ez duten ekoizle talde batek landuak. |
|
Kimuak Ernamuinak |
Zereal, lekale eta barazki produktu ekologikoak, ernamuinak eta kimuak. Dena %100 naturala, gehigarririk eta kontserbatzailerik gabe. |
|
Zubeltzu |
Ibarrako piperrak azidotasun gutxiko ozpin zuritan ontziratuak. Bere ezaugarriak dira azal leuna, mami samurra eta zapore fina. |
|
Ortiz Kontserbak |
Kalitate handiko arrain kontserbak. Bere espezialitateak dira hegaluzea, antxoa, atunzuria, berdela eta plater prestatuak. |
|
Sarriegui Patatak |
Artisau moduan egindako chipsak eta patata zinta frijituak. 2012ko eta 2013ko Great Taste Award sariekin sarituak. |
|
Delicass |
Kalitate handiko ahatearekin egindako platerak: foie gras, magret, ahate solomoak, ahate konfita, ahate urdaiazpikoa, etab. |
|
Arroyabe Kontserbak |
Kalitate handiko eta artisau lanketako arrain kontserba, nabarmen izanik hegaluzea, atunzuria eta Kantauriko antxoa. |
|
Eceiza Etxea |
Teilak, Tolosako zigarretak, turroiak, galletak eta pastak, IFS-International Food Standard Certification kalitate ziurtagiriaren abalarekin. |
|
Barrenetxe |
Eusko Labela duten piperrak, Euskal Herriko barazki tradizionala ekoizten duen nekazari kooperatiba batek landuak. |
|
Agiña |
Eusko Labela duten Ibarrako piperrak, modu tradizionalean ekoitziak, ingurumena errespetatuz, eta eskuz jasotakoak. |
|
Ibarlur |
Eusko Labela duten Ibarrako piperrak, ardo ozpinetan onduak merkaturatzen direnak, IBARLUR izenarekin. |
|
Lumagorri |
Eusko Labela duen Euskal Baserriko oilaskoa, haragi fin eta goxoduna. Zelaian libre eta elikadura guztiz naturalarekin hazita. |
|
Euskaber |
Eusko Labela duen arrautzak, oiloak aske hazi eta zaintzen dituen kooperatiba batek ekoitziak. |
|
Harakai |
Eusko Labela duen haragia, behiak zein ardiak hazten dituzten 300 euskal abeltzainek ekoitzia. |
|
Sagarkide |
Eusko Labela duen sagardo natural ekologikoa, sagar muztioa hartzituta, %6 inguruko alkohol graduarekin. |
|
Artzai Gazta |
Idiazabalgo artzain gazta, Latxa eta Karrantza arrazen esne gordinez egina. |
|
Basquefood |
Hainbat produktu |
|
KATALUNIAKO ENPRESAK |
PRODUKTUA |
|
Dama de Elaia SL |
Oliba olio estra, almazara ekologikoan eta ia artisau moduan ekoitzia. |
|
Urdet SL |
Olioak, perretxikoak, escalivada eta rissotoa, artisau moduan eginak eta gehigarririk gabe. |
|
Agrària del Vallès SCCL |
Vallesko nekazari kooperatibak merkaturatutako ganxet lekak eta garbantzuak (Les Franqueses del Vallès). |
|
Blai Peris SL |
Blai Perisek (Terra Alta) landutako olibak eta saltsak; enpresa olibaren munduan espezializatua dago, batez ere Empeltre eta Arbequina olibetan. |
|
Delicat Aliment SL |
Baserriko ogia, carquiñolis, teules eta beste gourmet produktu batzuk afariak edo zizka-mizkak laguntzeko edo banaka dastatzeko. |
|
Molí d'oli Gasull SL |
Olibak, ozpinak eta oliba olio estra, suabea, frutaduna eta gozo samarra, eskuz jasotako arbequina olibekin egina. |
|
Helga Harbig Cerezo |
Rasqueran eginiko ardo eta olio ekologikoak, intsektizida, herbizida eta sintesiko ongarririk gabe eginak. |
|
Bonans SCP |
Pierako mahasti txiki batean landutako muztio, ardo eta apardun ekologikoak. |
|
El Grial SL Upategia |
Chardonnay, Sauvignon Blanc, Gewürtztraminer, Merlot, Cabernet Franc eta Cabernet Sauvignon aldaerekin egindako ardo ekologikoa. |
|
Sant Isidre Kooperatiba |
Oliba olio estra, produkzio sistema integratu batez egina, ingurumena eta pertsonen osasuna errespetatzen duten metodoei jarraituta. |
|
Olis Solé SL |
Olis Solek Mont-roig del Campen dituen olibadietatik abiatuta eginiko kalitate handiko oliba olio estra. |
|
Mas Bertran Viticultors SL |
Penedesen landutako kalitatezko ardoak eta cavak , Xarel·lo, Macabeu, Parellada eta Sumoll protagonista dituela. |