Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Alokabidek alokairuko etxebizitza berrien giltzak eman dizkie 136 familiari

2014.eko ekainak 27

EAEko 136 familiak alokairuko etxebizitza berriak dituzte joan den asteaz geroztik, Alokabiderekin (Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren mendeko sozietatea da, Euskadin alokairu babestua kudeatzeaz arduratzen dena) errentamendu-kontratuak sinatu ondoren.

Gipuzkoan, zehazki Arrasaten, Alokabidek alokairuko babes ofizialeko 104 etxebizitzaren giltzak entregatu dizkie Etxebiden izena eman duten beste hainbeste familiari. Etxebizitzek bat, bi edo hiru logela dituzte eta herri horretako Txaeta kaleko 14, 16 eta 18 zenbakietako 140 etxebizitzaren sustapenaren parte dira. Esleitu ahala emango ditu gainerako etxebizitzak Alokabidek.

Lurralde historiko horretan baina Beasainen, alokairu sozialeko beste 25 etxebizitza entregatu dira. Sempere kalean daude, eta bat, bi edo hiru logela dituzte.

Bestalde, Araban, Legution, 7 familiak eskuratu dituzte alokairuko etxebizitzak, eraikuntza berriko etxebizitzen 16 blokeren parte direnak.

Etxebizitza guztiek berogailua, energia-eraginkortasunaren ziurtagiria eta goitik behera ekipatutako sukaldeak dituzte.

Familiok hiru urtez izango dituzte alokairuko etxebizitzok, eta ez dute beren diru-sarreren % 30 baino handiagoa den kopururik ordainduko errenta gisa.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)