Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Hilak 30 astelehenean Loiolako Topo Zubiaren eraisketa hasiko da.

2014.eko ekainak 27

Datorren astelehenean, hilak 30ean, Loiolan Urumea ibaia zeharkatzen duen zubia zaharraren ordezkatze lanak hasiko dira. Zubitik zihoan trenbidea, aldamenean eraikitako zubi berritik doa orain. Zubi berri honek ez du zutaberik ibilguan. Hartara, Urumearen ur emariaren joanari oztopo bat kentzen zaio. Lanok Eusko Jaurlaritzak eta Uraren Euskal Agentziak abian dituzten ur goraldiei aurre egiteko neurrietako bat da.

Pasa den igandetik Loiolako zubi berriak trenari bidea ematen dio. Trenak  hargin-lanezko zubi zaharretik igarotzeari utzi eta gero. Zubi zaharra aurreko mendearen hasieran eraiki zen,  ez zituen betetzen Donostialdeko Metroaren zerbitzuaren eraginkortasunerako eskakizunak, eta Urumearen ur-hustuketa nabarmen oztopatzen zuen ur-handietan. Zubi zaharraren kentzea eta berria egitearen  lanok mugarri dira bai Loiola-Herrera arteko trenbidearen saihesbiderako  bai Eusko Jaurlaritza eta URAk Urumean ur goraldiei aurre egiteko neurrien artean.

Lanok egin aldera, ETS eta URA-Uraren Euskal Agentziak hitzarmen bat adostu zuten. Iñigo Ansolak azaltzen duenez “ zubi zaharrak bi zutabe zeuzkan ibilguan kokatuak. Aldiz, berriak ez dio ur emariari oztoporik egiten dion zutaberik, ibaiertzetan eusten baita. Hartara, trenen trafikoa hobetzeaz gain, segurtasuna nabarmen handitzen da, ur goraldiak ematen direnean uholde arriskua murriztuko baita”.

Jada erabiltzen hasi den zubi berriak bi trenbide eusten ditu. 61,20 metro luzeerako  bao bakarrekoa da, ibilguan ez du euskarririk behar, eta  12,70 metroko zabalera du. Horietatik 7,70 metro trenbideentzako, eta alde bakoitzeko 1,75 metroko espaloi bana.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)