Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

2013ko uzta aurkeztu eta bere sariak banatu ditu ABRAk

2014.eko ekainak 25

Paganosko Eguren Ugarte upategiek 2013ko uztaren aurkezpena eta ABRA sarien banaketa hartu zituzten atzo. Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordea, Bittor Oroz, ekitaldian izan zen, Arabar Errioxako upategietako, Batzorde Arautzaileko, Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako beste kideekin, bai eta Arabako Lurralde Historikoko industria eta ekonomia sektoreetakoekin ere.

ABRA sariak bi kategoriatan banatu dira: Prentsa eta Ostalaritza sariak (Arabako hainbat hedabidetako eta Gasteiz On elkarteko ostalariak izan ziren gonbidatuak) eta  Arabar Errioxako Ardoen Dastatzaile Aditu Akreditatuen Batzordearen sariak,  ardo zurien eta beltzen kategorian biak ere.

Prentsa eta Ostalaritza sariak:

  • 2013ko ardo zuri gazte onenaren saria:

Samaniegoko Herederos Bello Berganzo upategiak, M. Bello blanco 2013 ardoagatik

  • 2013ko ardo beltz gazte onenaren saria:

Samaniegoko Ostatu upategiak, Ostatu tinto 2013 ardoagatik

  • Upelean ondutako ardo zuri onenaren saria:

Guardiako Casa Primicia upategiak, Casa Primicia blanco 2013 ardoagatik

  • Upelean ondutako ardo beltz onenaren saria:

Guardiako Gil Berzal upategiak, Recoveco Vendimia Seleccionada 2010 ardoagatik

ABRA sariak:

  • 2013ko ardo zuri gazte onenaren saria:

Eltziegoko Valdelana upategiak, Valdelana malvasía 2013 ardoagatik

  • 2013ko ardo beltz gazte onenaren saria:

Baños de Ebroko Altún upategiak, Albiker 2013 ardoagatik

  • Upelean ondutako ardo zuri onenaren saria:

Villabuenako Viñedos y bodegas de la Marquesa upategiak,  Valserrano blanco fermentado en barrica 2013 ardoagatik

  • Upelean ondutako ardo beltz onenaren saria:

Eltziegoko Valdelana upategiak, Ladrón de Guevara crianza de autor 2011 ardoagatik

Sari-banaketaren ondoren, sarietan parte hartu zuten ABRA upategietako ardoen dastatzearekin amaitu zen ekitaldia.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)