Berriak

URAk Zallako El Charco-ko zubia ordezkatuko du aldameneko etxebizitzak eraitsi gabe

2014-06-26

URAk Zallako El Charco-ko zubia ordezkatuko  du aldameneko etxebizitzak eraitsi gabe

 

1. URAk Zallako hirigunean uholde-arriskugarritasuna murrizteko irtenbideak zehaztu ditu. (xedea: 100 urteko errepikatze-denborako ur-goraldiak ibilguan eustea).

2. Horiek egin aldera, El Charco-ko etxebizitzen eraisketa saihestuko du.

3. Honi esker, posible izango da Espezialitate Medikuen Zentrua hasiera baten aurreikusitako Mimetizeko tokian kokatzea, El Carmen-go orubean.

4. Ur-handientzat ibilgu berriak sortuko dira, ingurumen urtarraren babesa ahalbidetuz.

 

 

Vitoria-Gasteiz. 2014ko ekainaren 26a

 

URA Uraren Euskal Agentziak, Zallako hirigunean uholde-arriskugarritasuna murrizte aldera, irtenbide hidraulikoen hausnarketa egin du. Definitu den intenbideak bermatuko du:

  • Alde batetik, Zallako hirigunea 100 urteko errepikatze-denborako ur goraldietatik babestea.
  • Bestetik, irtenbide hidraulikoak ahalbidetuko du  El Charco aldameneko etxebizitzak ez eraistea.

Definitu berri den irtenbide hidraulikoak honako hauetan datza:

  • Alde batetik, El Charco zubia ordezkatuko da, sekzio hidrauliko handiagoa duen zubi batengatik. Egungo zubiak pilare bat du ibilguan eta zubiaren taularen zabalera nabarmena da (ur-handietan ur-laminaren igotzea dakarrena). Zubiaren ordezkatzea egiteko,  El Charco-ko etxebizitzak  ez dira eragingo.
  • Beste alde batetik, kirol azpiegitura eta Aretxagako eremuen artean, deribazio-kanal bat sortuko da, ur-handietan bigarren ibilgu bat sortze aldera. Forma trapezoidala izango duen kanal horrek ur-handietan emari nabarmen bideratuko du, eta, ur-baxuetan, aldiz, aisialdirako eremu berde bat eskainiko du. Kirol Azpiegiturara joango den  zubi berri bat egingo da.
  • Azkenik, El Charco-tik uretan gora ur hustuketarako ahalmena handituko da. Hartara, egoera onean diren ibaiertzak kaltetzea ekidite aldera. Gauzak horrela, lortuko  da ur-handietan ura zubiaren eremura bideratzea (Mimetizen sar ez daitezen), eta, aldi berean, eremuan ahalik eta ingurumen babes handiena ahalbidetzea.
  • Ekintza hauek guztiekin, URAk Interpretazioetarako Zentroarentzako orubea Lehentasunezko fluxu-eremutik aterako du, zentroa egitea ahalbidetze aldera. 
  • Behin ekintza horiek guztiak burutuak, posible izango da  Espezialitate Medikuen Zentrua hasiera baten aurreikusitako Mimetizeko tokian kokatzea, El Carmen-go orubean.

Argazkiak: https://www.flickr.com/photos/uraagentzia/sets/72157645309272623/

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)