Berriak Osasuna
Eu

Euskadiko jaioberrien bahetze programak 13 sortzetiko gaixotasun kasu hauteman ditu urtarriletik ekainera aztertutako 10.000 jaioberrietan

2014.eko ekainak 26

Kasuetako 3 aurtengo otsailean programan sartutako 5 gaixotasunetako 2ri dagozkie. Arrakasta handia da hori, gaixotasun arraroak direlako, 200.000 jaioberritik 1ek izan ditzakeenetakoak.

Mota horretako gaixotasunen detekzio goiztiarrak diagnostiko egokia eta garaiz tratatzea ahalbidetzen du, ondorio larriak ekiditea ahalbidetuz.

Euskadiko 10.000 jaioberriri egindako orpoko probaren bidez, EAEko Jaioberrien Bahetze Programan sartutako hamar sortzetiko gaixotasunen 13 kasu positibo hauteman dira.  Zehazki, 6 sortzetiko hipotiroidismo kasu, 2 fibrosi kistiko kasu, 2 anemia faltziforme kasu eta 48 anemia faltziformearen eramaile hauteman dira.

Gainera, homozistinuria kasu 1 eta 2 azidemia isobaleriko kasu hauteman dira; alegia, aurtengo otsailean, Euskadiko Jaioberrien Bahetzerako Aholku Kontseiluak proposatuta, Osasun Sailak EAEko Jaioberrien Bahetze Programan sartutako 5 sortzetiko gaixotasunetako bi. Programa zabaltzea ekimen arrakastatsua suertatu da, beraz; izan ere, bi-biak gaixotasun arraroak dira, 1/200.000ko prebalentzia dutenak jaioberrietan, Jaioberrien Bahetze Programaren arduradun Mercedes Espadak adierazi duenez. Gainera, orpoko probaren balio erantsia nabarmendu du, jaioberrien anai-arreben diagnostikoa egiteko ere balio du eta: «Azidemia isobalerikoa hauteman den kasuetako batean, jaioberriaren bi anaiei proba egin zaie eta horietako batek ere positibo eman du», azaldu du.

Gaixotasunon detekzio goiztiarrari esker, eta hautemandako kasuei tratamendua garaiz, gaixotasunaren sintomak agertu baino lehen emanez, kalte neurologikoak saihesten dira, gaixotasunon hilkortasun-tasa eta desgaitasun-arriskua murrizteaz gain. 

Sortzetiko gaixotasunei loturiko desgaitasunen prebentzioa da Jaioberrien Bahetze Programaren helburu nagusia. Euskadi aitzindaria da gai horretan, hiru hamarkada iragan baitira abian jarri zuenetik. Beraz, Osasun Publikoko prebentzio- eta laguntza-programa erabat funtsezkoa da. Gainera, Jon Darpón Osasuneko sailburuaren arabera, «prebentzio arloko inbertsio eraginkorrenetako bat da, herritarren osasunari dagokionez onura ukaezina dakarrelako».

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ezkerraldea_enk
    2014.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    El programa de cribado neonatal detecta 13 + de enfermedades congénitas en los 10.000 recién nacidos enero a junio http://t.co/OLMUGmtZq1