Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ekainaren 30ean, astelehena, zabalduko da LAGen aldaketari alegazioak egiteko epea

2014.eko ekainak 25
  • Etxebizitzen kuantifikazioa dela eta

 

Datorren astelehenean, ekainak 30, argitaratuko du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak LAG-
Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen aldaketaren hasierako onespenaren agindua, eta horrekin batera zabalduko da entzute publikoko eta informazio publikoko izapidea egiteko epea, irailaren 30era arte luzatuko dena, hartara interesa duten pertsona eta elkarte orok egoki iritzi adina alegazio aurkez ditzaten.

 

Epe horretan jendearen esku izango da aztergai aldaketa-dokumentua, bai www.ingurumena.net, webgunean, bai Irekia www.irekia.euskadi.net komunikazio-kanalean eta Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan.

 

Lurralde Antolaketako Gidalerroak aldatzea Eusko Jaurlaritzaren erabakia izan da, eta etxebizitzen kuantifikazioari eragiten dio. Dokumentu berria Lurralde Politikako Aholku Batzordeari eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeari aurkeztu zaie, eta biek ala biek egin diote aldeko irizpena. 

 

Horrez gain, lurralde-jasangarritasunaren ildoarekin lerrokatuta planteatzen da aldaketa, udal-antolamenduaren bizitegi-ahalmenerako emaitza mugatuagoak ematen dituelako, dinamika berriekin bat datorren ildoan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)