Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Erakundeen arteko akordioak eta topaketa profesionalak turismoko, kiroletako eta gastronomiako eragileekin nabarmenduko dira Euskadik Bartzelonan antolatutako ekitaldietan

2014.eko ekainak 25

Eusko Jaurlaritza eta TKE buru dituzten jardunaldi profesionalez eta ludikoz nahiz kirolez gainezka egingo du Bartzelonak, Udalaren laguntzaz.

II. Euskadi Basque Country Bandera sustapen-ekintza bat da lehentasunezko turismo-helmuga batean, Katalunian, bai eta lankidetza publiko-pribatu bat ere, eta Traineruen San Miguel Liga Euskaditik kanpo hastea ahalbidetuko du, une hori turismoko erakargarri bihurtuta.

Bartzelonako Udalean gaur egindako aurkezpenean, II. Euskadi Basque Country Banderari esker ekainaren 26an, 27an, 28an eta 29an Bartzelona Euskadiren erakusleiho handi bat izango dela nabarmendu du Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak. Jolas- eta jai-izaerako hamaika ekitaldi antolatu dira, baita hiru topaketa profesional garrantzitsu ere gastronomia, surf eta turismo arloko eragileak bil daitezen.

Eusko Jaurlaritzak ekintza hori berriro bultzatu du Bartzelonako uretan, TKEren eskutik, eta aurten baita Bartzelonako Udalarekin elkarlanean ere, euskal turismorako lehentasunezko merkatu bat sendotzeko eta Euskadik Katalunian duen kokapena indartzeko.

Bandera dela-eta turismoa sustatzeko egingo den lanaren bidez, batez ere Euskal Kostaldea (estropadak, surfa...) sustatuko da, bai eta Basque Style-ari lotutako kultur arloko alderdiak ere. Kataluniako 234.355 bisitari izan zituen Euskadik 2013an, eta hirugarren tokian dago Estatuko bisitarien artean madrildarren eta Euskadiko herritarren beraien ondoren.

Gastronomiaren esparruan, osteguna ekitaldi askoko eguna izango da. Bi protagonista nagusi izango ditu, Pedro Subijana eta Nandu Jubany. Beren trebeziaren erakustaldia eskainiko dute, euskal sukaldaritza eta Kataluniakoa uztartuta, euskal ekoizleek beren produktu onenak erakutsiko dituzten jardunaldiko ekitaldi nagusian. Eusko Jaurlaritako eta Kataluniako Generalitateak antolatutako jarduera profesional hori Llotja de Mar-en egingo dute.

Bigarren edizio honetan, gainera, Bartzelonako Udalak parte hartuko du. Aurkezpen-ekitaldian, Bizi-kalitate, Berdintasun eta Kiroletako alkateorde Maite Fandosek Udalak Euskadi helburu turistiko gisa sustatzeko helburua duten ekitaldion antolakuntzan emandako laguntza nabarmendu du.

Kirol arloan, EKTren kudeatzaile Iñaki Mikeok espero du estropada iazkoa bezain bikaina izatea eta aurreikuspenak bete daitezela. Bartzelonako itsas ura ez da traineruak ohituta daudena, baina iazko emaitza ona ikusita, aurten ere Traineruen San Miguel Ligari hasiera ematen dion Euskadi Basque Country bandera gorabeherarik gabekoa gertatzea espero du.

Gaurko ekitaldian beste protagonista batzuk ere egon dira. Badalonako arraun-klubeko kideak udaletxean izan dira, Katalunian gero eta zale gehiago dituen kirol honi babesa adierazteko. Beraien arraunak funtsezko bitarteko gertatu dira euskal jardunaldien aurkezpenean.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)