Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Elkarteek eta fundazioek urteko kontuak eta aurrekontuak Internet bidez aurkez ditzakete

2014.eko ekainak 25

• Eusko Jaurlaritzak nahitaezko izapidea erraztu nahi die Euskadin erregistratuta dauden 623 fundazioei eta onura publikoko 224 elkarteei.

• Hala, Jaurlaritzak herritarrek, enpresek eta edozer motatako erakundeek herri administrazioan egin behar dituzten izapideetan papera desagerrarazteko konpromisoan aurrera egingo du.

Onura publikoko elkarteek eta fundazioek Elkarteen Erregistroan eta Fundazioen Erregistroan, hurrenez hurren, urteko kontuak eta aurrekontuak aurkezteko online kanala abiarazi du Eusko Jaurlaritzak.

Hala, Fundazioen legeak ezartzen duen nahitaezko izapidea errazago eta azkarrago egin ahalko dute EAEko 623 fundazioek eta onura publikoko 224 elkarteek.

Ondorioz, Eusko Jaurlaritzak aurrera egingo du dokumentuak digitalizatzeko eta teknologia berriak erabiltzeko konpromisoan, komunikazioa eta izapideak egungo gizartera egokitze aldera. Azken finean, herri administrazioa modernizatu nahi du, azkarragoa eta eraginkorragoa izan dadin.

2016. KONPROMISOA

Eusko Jaurlaritzaren helburua herritarrek, enpresek eta gainerako erakundeen herri administrazioan egin behar izaten dituzten kudeaketetan eta izapideetan 2016rako papera desagerraraztea da. Hala:

• Eusko Jaurlaritzak ez du paperik sartuko Administrazioan. 2016an, Euskadiko Herri Administrazioan sartzen den dokumentazio guztiak digitala izan beharko du. (Administrazioan artatzen diren herritarrek dokumentuak paperez eman arren, dokumentuak eskaneatu egingo dira eta paperak izapideak egiten dituztenei itzuliko zaizkie).
• Herritarrek administrazioan egin ditzaketen izapide guztiak online egiteko aukera emango du Eusko Jaurlaritzak. (Gaur egun % 60 baino zerbait gehiago soilik daude eskuragarri).

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CyberEuskadi
    2014.eko ekainak 25

    Comentario de Twitter:
    "Las asociaciones y fundaciones pueden presentar ya sus cuentas y presupuestos anuales a través de Internet" http://t.co/oxmzB19jvW