Berriak Segurtasuna
Eu

Euskadiko eta Nafarroako Gobernuek akordio bat sinatu dute Ertzaintzaren eta Foru Poliziaren arteko koordinazioa areagotzeko

2014.eko ekainak 25

Akordioak bi polizia-kidegoen artean informazioa eta baterako operazioak trukatzeko protokolo bat jasotzen du

Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak eta Nafarroako Gobernuko Presidentetza, Justizia eta Barneko kontseilari Javier Morrásek Ertzaintzaren eta Nafarroako Foru Poliziaren arteko lankidetza-protokolo bat sinatu dute gaur goizean Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian, bi polizia-kidegoen arteko koordinazioa areagotzeko, informazioa, esperientziak eta baterako operazioak trukatzearen bidez.

Akordioaren helburua lankidetza formalizatu eta arautzea da, dagoeneko existitzen diren harremanak finkatzeko eta programa, plan, estrategia, material eta teknologian elkarrekiko laguntzan sakontzeko.«Eraginkortasun handiagoa izateko, beharrezkoa da gainera topaketarako organo formalak izatea, elkarrekiko harremana indartzea, bi polizia-kidegoen arteko lankidetza eta koordinazioa sendotzea», Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak esan duenez.

Bere aldetik, Nafarroako Gobernuko Presidentzia, Justizia eta Interior-eko Sailburuak, Javier Morrás jaunak azpimarratu du: “Hiritarrei zor diegu zerbitzu publikoak konpententzia edo muga kontuengatik ez oztopatuak izatea; agintari publikoek martxan jar ditzatela arazoak konpontzeko beharrezko diren bitarteko operatibo eta instituzionalak”.

Bi polizia-erakundeek egin izan dituzte informazio-trukeak eta elkarrekin hainbat ekintza. Azken horien artean, Kaiku operazioa nabarmentzen da: Gipuzkoako eta Nafarroako mugan jarduten zuten gaizkile-talde bat atxilotu zuten. Era berean, ohikoa da neguko bidezaintza-lankidetza herritarren segurtasunerako kontuetan, batez ere, Elizondoko, Altsasuko eta Lizarrako komisaldegietan, baita genero-indarkeriaren kasuetan ere.

Jarduera-esparruak eta solaskideak

Protokoloaren testuan jasotzen den moduan, koordinazioa beste eremu batzuetara ere zabalduko dute: polizia-prozedurak eta - operatiboak, antolatutako sare kriminalen kontrako borroka eta prebentzioa, ohiko delinkuentzia, zirkulazio-bideak ebakitzea (baldin eta autonomia-erkidego biei eragiten badiete), eta abar. 

Dokumentuak era berean ezartzen du bi taldeen arteko komunikazio-sistema. Esandako sistema hori era batekoa edo bestekoa izango da eskariaren urgentziaren arabera.

Esate baterako, ohiko delinkuentziarekin edota delinkuentzia antolatuarekin lotutako ikerketen kasuan, premiazko kontuak ez direnean, informazio-eskaerak polizia-erakunde bakoitzean zehaztutako interlokuzio gune jakinera bideratuko dira. Adibide bat ematearren, txosten polizialak, aurrekari polizialen orriak, atestatuen edota salaketen eskaerak, eta tankera horretakoak.

Bestalde, martxan diren operazioen edota komunikazio urgenteen kasuan, interlokuzioa aginte- eta kontrol-zentroei egokituko zaie. Komunikazio urgente horien artean sartzen dira: bi autonomia-erkidegoetako mugako udalerrietan izandako delitu-gertakariak, beste poliziarentzat garrantzitsu izan daitezkeen ibilgailu-lapurretak, edota neurri handiko ezbeharrak edota istripuak, bi lurraldeak lotzen dituzten komunikazio-bideak mozten dituztenak.

Euskal ordezkaritzaren aldetik, Segurtasuneko sailburu Josu Zubiaga, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari Malentxo Arruabarrena eta Ertzaintzako zuzendari Gervasio Gabirondo izan dira. Nafarroako ordezkaritzaren aldetik berriz, Presidentetza, Justizia eta Barneko kontseilariaz gain, Barneko zuzendari nagusi Francisco José Fernández eta Foru Poliziaren jarduneko buru Juan José Salaberri izan dira.

Hitzarmena sinatzeko ekitaldia amaituta, bi ordezkaritzek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren instalazioak bisitatu dituzte, Arkauten.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2014.eko ekainak 26

    Comentario de Twitter:
    Los Gobiernos de Euskadi y Navarra firman un acuerdo para incrementar la coordinación entre la Ertzaintza y la... http://t.co/TktbOYQHSW

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)