Berriak Lehendakaritza
Eu

Kulturaren Euskal Kontseilu berriaren lehen bilera

2014.eko ekainak 25
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuarekin batera, Kulturaren Euskal Kontseilu berria hartu du gaur arratsaldez Lehendakaritzan, eta kideei ongietorria egin ondoren, organo berrituaren lehen bileran buru izan da.

Lau urterik behin berritzen den Kulturaren Euskal Kontseilua, kulturaren eremuan partaidetza, lankidetza eta aholkularitzarako organoa da, eta bere egiteko nagusia du Kultura Auzolanean plana egokitu, garatu eta ebaluatzea. Gai horixe izan da hain zuzen ere, gaur arratsaldeko bileraren gai zerrendan lekurik zabalena hartu duena. Kultura Auzolanean planak jaso dituen ekarpen eta proposamenak aurkeztu zaizkie kideei, planak jasotzen dituen 20 proiektuak ere azaldu zaizkie, ondoren eztabaida irekitzeko.

Kultura Auzolanean, kulturaren alorrean 2014 eta 2015 urteetan burutu beharreko plangintza estrategikoa eta lehentasunak ezartzen dituen dokumentua da, erakunde arteko adostasunaren emaitza. Proposamenak, aipatu epean garatzeko 20 kultur proiektu, zehatzak eta lehentasunezkoak, jasotzen ditu, egin beharreko esku-hartzeak eta aurreikusitako emaitzak ere zehaztuz. Dokumentua prestatu eta adosteko prozesuan parte hartu duen Erakunde arteko Batzordea, honako erakundeok osatu dute: Eusko Jaurlaritzak (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren bitartez); Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek; hiru hiriburuetako Udalek; eta EUDELek. Erakunde arteko Batzordean onartu ondoren, kultur eragileen eta herritarren proposamenak jasotzeko irekia egon da, www.kulturaauzolanean.net atarian, Kulturaren Euskal Kontseiluara iritsi arte.

Egun Kulturaren Euskal Kontseilua osatzen duten 53 kideetatik 37 berriak dira. Honako hauek: Eusko Legebiltzarraren proposamenez izendatutako bost eledunak; kulturaren eremuko erakunde eta sektoreen ordezkari diren 30 kideetatik 27 (agintaldia errepikatzen dute Oier Araolazak, Cristina Ortegak eta Iker Arronizek); eta Jaurlaritzako gainerako sailak ordezkatzen dituzten bost kideak.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @pnvgasteiz
    2016.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    @iprusilla asiste hoy en Bilbao a la 1° convocatoria del 2016 del Consejo Vasco de la Cultura https://t.co/nj8Z6uP5EL #Kultura

  • @fvernalte
    2014.eko ekainak 25

    Comentario de Twitter:
    Primera reunión del nuevo Consejo Vasco de la Cultura http://t.co/Y6foPtcQrr

  • ana
    2014.eko ekainak 25

    PUES ME ALEGRO MUCHISIMO ANIMO @iurkullu

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)