Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Agindua, IRALE programaren baitan 2014. urtean irakastordu barneko ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi dituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoentzako laguntzetarako dei egiten duena. (2014-06-24(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014-06-24

LABURPENA

1,43 MILIOI EURO IRALE PROGRAMARI ATXIKITAKO LANGILEAK DITUZTEN IKASTETXE PRIBATUENTZAT

Jaurlaritzaren Kontseiluak, gaur egindako bilkuran, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, agindu bat onartu du jendaurrean jartzeko dirulaguntzetarako deia, hain zuzen, 2014 urtean zehar irakastorduetan IRALE programaren euskara ikastaroetan parte hartzeko irakasleak liberatu nahi dituzten ikastetxe pribatu edo ekimen sozialeko zentroentzat.

1.439.705 euroko diru kopurua duten dirulaguntza horien helburua euskara ikasteko liberatzen diren irakasleen ordezkapenek sortutako gastuak ordaintzea da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan