Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Agindua, 2014ko udan eta 2014-2015 ikasturtean Irale programaren barnean Sailaz kanpoko eragileez bideratuko diren ekintzetan parte hartzeko deialdia argitaratzen duena. (2014-06-24(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko ekainak 24

LABURPENA

442.732 EURO IRAKASLEAK EUSKALDUNTZEKO

Jaurlaritzaren Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bilkuran onartu duen Aginduak deialdia zabaltzen du IRALE programako jardueretan, Hezkuntza Sailak zuzenean burutzen ez dituenetan, parte hartzeko.

Agindu honen helburua irakasleak euskalduntzeko, alfabetatzeko eta hobetzeko programako (IRALE) jardueretan, Hezkuntza Sailak zuzenean burutzen ez dituenetan, parte hartzeko interesa duten erakundeei dei egitea da. Jarduera horiek 2014ko udan eta 2014/2015 ikasturtean egingo direnak dira.

Jarduera horiek irakasleen hizkuntza gaitasuna lortzeko ikastaroak izango dira eta irakasorduetatik kanpo emango dira. Deialdi honek 442.732 euroko diru kopurua du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau