Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Jaurlaritzak interes sozialeko 23 erakunde gehiago izendatu ditu, gizarte zerbitzuen garapenari egindako ekarpenagatik. (2014-06-24(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko ekainak 24

Dekretua, JEIKI Fundazioa gizarte-intereseko deklaratzeko dena.

Dekretua, EMAUS Fundación Social fundazioa gizarte-intereseko deklaratzeko dena.

Dekretua, Lantegi Batuak Fundazioa gizarte-intereseko deklaratzeko dena.

Dekretua, Domingo de Arrotegui Fundazioa gizarte-intereseko deklaratzeko dena.

Dekretua, Zorroaga Fundazioa gizarte-intereseko deklaratzeko dena.

Dekretua, Residencia Calzada Fundazioa gizarte-intereseko deklaratzeko dena.

Dekretua, Fundación Vizcaína de Caridad-Residencia Conde de Aresti Fundazioa gizarte-intereseko deklaratzeko dena.

Dekretua, Fundación ADSISen Bilboko Ordezkaritza gizarte-intereseko deklaratzeko dena.

Dekretua, Bizitzen Fundazioa gizarte-intereseko deklaratzeko dena.

Dekretua, Goyeneche Fundazioa gizarte-intereseko deklaratzeko dena.

Dekretua, Parkinson Bizkaia - Asparbi elkartea gizarte-intereseko deklaratzeko dena.

Dekretua, Cáritas Diocesanas de Vitoria-Gasteiz, gizarte-intereseko deklaratzeko dena.

Dekretua, Asociación Red de Apoyo a la Inserción Social - RAIS Euskadi elkartea gizarte-intereseko deklaratzeko dena.

Dekretua, Sociedad Gaztaroa-Sartu Koop. Elk. gizarte-intereseko deklaratzeko dena.

Dekretua, Entidad Agintzari, Sociedad Cooperativa de iniciativa social entitatea gizarte-intereseko deklaratzeko dena.

Dekretua, Asociación de Inserción Social Zabaltzen elkartea gizarte-intereseko deklaratzeko dena.

Dekretua, Cear-Euskadi elkartea gizarte-intereseko deklaratzeko dena.

Dekretua, Comisión Ciudadana Anti-Sida de Álava/HIES-en Kontrako Arabako Iritar Batzordea gizarte-intereseko deklaratzeko dena.

Dekretua, Asociación contra anorexia y bulimia "ACABE-Gipuzkoa elkartea gizarte-intereseko deklaratzeko dena.

Dekretua, Asociación vizcaina de familiares y enfermos psíquicos "AVIFES" elkartea gizarte-intereseko deklaratzeko dena.

Dekretua, Asociación de padres de afectados de autismo y otros trastornos del espectro autista de Bizkaia, APNABI elkartea gizarte-intereseko deklaratzeko dena.

Dekretua, Asociación a favor de personas con discapacidad intelectual de Álava "APDEMA" elkartea gizarte-intereseko deklaratzeko dena.

Dekretua, Junta Provincial de Bizkaia de la Asociación Española contra el cáncer gizarte-intereseko deklaratzeko dena.

LABURPENA

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan Mari Aburtok proposatuta, Jaurlaritzak, gaur bilduta, interes sozialeko izendatu ditu autonomia-erkidegoan diharduten irabazi asmorik gabeko 23 erakunde.

Erakunde bat interes sozialeko izendatzea Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak emandako urriaren 7ko 424/2013 dekretuak arautzen du. Interes sozialeko izendatuta, erakunde horiek autonomia-erkidegoko gizarte-zerbitzuen esparruan izandako ibilbidea eta egindako lana aintzatetsi da. Hala, lehentasuna izango dute euskal administrazio publikoen diru-laguntzetan.

Gizarte-zerbitzuak eskaintzeko eta irabazi asmorik gabekoak izateko betekizunez gain, araudiak zehaztutakoaren arabera, interes sozialeko izendatzeko, langileen % 40k kontratu mugagabea izan behar dute.

Hauek dira gaur interes sozialeko izendatu dituzten 23 erakundeak:

AGINTZARI, GIZARTE EKIMENEKO SOZIETATE KOOPERATIBOA Irabazi-asmorik gabeko erakundea da, 2000. urtean sortua, eta helburu nagusia du erkidegoaren interes orokorra bilatzea bere lan integratuaren bitartez egoera zailean dauden herritarrak sustatzeko eta zeharko integratzeko. Batez ere Bizkaiko Lurralde Historikoan egiten du lan.

BIZKAIKO PARKINSON ELKARTEA. Irabazi-asmorik gabeko erakundea da ASPARBI, eta 1993an sortu zen. Helburu nagusia zientifikoa, ongintzakoa eta soziala du, Parkinsonen gaitzak jotako pertsonei laguntzea, hain zuzen. Batez ere Bizkaiko Lurralde Historikoan egiten du lan.

CEAR-EUSKADI ELKARTEA irabazi-asmorik gabeko elkartea da, 1996. urtean sortua. Nazioarteko laguntza behar duten eta gizartetik bazter gelditzeko arriskua duten errefuxiatu eta lekuz aldatutakoak, apatridak eta migrariak oro har babestea zeharo garatzeko eta haien giza eskubideak babestea eta sustatzea. Euskal Autonomia Erkidegoan dihardu batez ere.

BIZKAIKO KARITATE FUNDAZIOA - CONDE DE ARESTI EGOITZA irabazi-asmorik gabeko elkartea da, 1903. urtean sortua. Haren helburu nagusia da Bizkaian bizi diren baina baliabiderik gabeko pertsonei laguntzea beren egoitzan hartuta. Halaber ematen die jaten erabateko beharrean dauden bilbotar zein pasadizokoei, bai eta gizarte-alorreko ongintzako bestelako laguntza eta arreta eman ere, Patronatuak erabakita. Batez ere Bizkaiko Lurralde Historikoan egiten du lan.

GAZTAROA-SARTU KOOP. ELKARTEA irabazi-asmorik gabeko elkartea da, 2013. urtean sortua, Gaztaroa Bergizarteratzeko Elkartea eraldatuta. Eraldaketa-erabakia publiko egin zeneko eskriturak dio Gaztaroa Elkartearen ondare, eskubide eta obligazio guztiak jaraunspen unibertsalez kan elkartuko eta gizarte ekimeneko Gaztaroa-Sartu Koop. Elkarteari igaroak direla. Erakunde horren helburu nagusia da mendekotasun-, babesgabetasun-, desgaitasun-, pobrezia- eta gizarte-bazterketako egoeran edo egoteko arriskuan dauden pertsonen eta/edo taldeen gizarteratze eta/edo laneratze osoa lortzera bideratutako jarduerak eta zerbitzuak sustatzea eta garatzea. Batez ere Bizkaiko Lurralde Historikoan egiten du lan.

ASOCIACIÓN DE INSERCIÓN SOCIAL ZABALTZEN irabazi asmorik gabeko erakundea 1991n sortu zen. Bere helburu nagusia da gizarte-bazterketako egoeran edo egoteko arriskuan dauden pertsona zein taldeen erabateko gizarteratzea lortzera bideratutako jarduerak eta zerbitzuak sustatzea eta garatzea. Batez ere Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetan egiten du lan.

BIZITZEN FUNDAZIOA irabazi-asmorik gabeko elkartea da, 2001. urtean sortua. Haren helburu nagusia da laneratzeko zailtasun berezia duten gizataldeetako kideen enplegua sustatzea eta zerbitzu horien erabiltzaileen bizi-kalitatea hobetzea. Batez ere Bizkaiko Lurralde Historikoan egiten du lan.

ADSIS FUNDAZIOAren Bilboko ordezkaritza irabazi-asmorik gabeko elkartea da, 1996. urtean sortua. Haren helburu nagusia da oro har behar handiena duten biztanleen aldeko gizarte-zerbitzuak sustatzea eta ematea, bereziki inadaptazioa eta bazterketa pairatzen dutenen aldekoak. Batez ere Bizkaiko Lurralde Historikoan egiten du lan.

ASOCIACIÓN CONTRA ANOREXIA Y BULIMIA ACABE-GIPUZKOA irabazi-asmorik gabeko elkartea da, 1994. urtean sortua. Haren helburu nagusia da anorexiaren eta bulimiaren kontra jardutea. Gizartea, agintariak, osasun-arduradunak, gazteak eta komunikabideak kontzientziatzea zenbateraino diren larriak gazteek, neskek batik bat, janariarekiko portaera-asalduren (bulimia eta anorexia) ondorioz pairatzen dituzten kalte eta arriskuak. Batez ere Gipuzkoako Lurralde Historikoan egiten du lan.

COMISIÓN CIUDADANA ANTI-SIDA DE ÁLAVA / HIES-AREN KONTRAKO ARABAKO HIRITAR BATZORDEA irabazi-asmorik gabeko elkartea da, 1987. urtean sortua. Haren helburu nagusia da euskal gizartea GIBak kutsatzeak dakartzan arazoen jakitun egitea eta horren inguruan kontzientziatzea, eragindakoen bazterketa eta diskriminazioa baztertzearren elkartasuna sustatuta, eta infekzioak berekin dakartzan ondorio sozial negatiboen inguruko normalizazioa erdiestea. Batez ere Arabako Lurralde Historikoan egiten du lan.

ASOCIACIÓN A FAVOR DE PERSONAS CON DISCAPACIDAD INTELECTUAL DE ÁLAVA APDEMA irabazi-asmorik gabeko elkartea da, 1962. urtean sortua. Haren helburu nagusia da desgaitasun intelektuala duen pertsonen eta haien familien duintasuna eta eskubideak babestea. Batez ere Arabako Lurralde Historikoan egiten du lan.

ASOCIACIÓN DE PADRES DE AFECTADOS DE AUTISMO Y OTROS TRASTORNOS DEL ESPECTRO AUTISTA DE BIZKAIA, APNABI, irabazi-asmorik gabeko elkartea da, 1978. urtean sortua. Haren helburu nagusia da autismoak eragindako pertsonen eta haien senitartekoen ongia sustatzea, laguntza, hezkuntza, aisia, kultura, kirol, zientzia, errehabilitazio, enplegu eta gidaritza alorretako jardueren bitartez. Batez ere Bizkaiko Lurralde Historikoan egiten du lan.

ASOCIACIÓN VIZCAINA DE FAMILIARES Y ENFERMOS PSÍQUICOS AVIFES, irabazi-asmorik gabeko elkartea da, 1986. urtean sortua. Haren helburu nagusia da aldarrikapenak egiteko eta Administrazio Publikoarekin elkarlanean jarduteko organo izatea, hark, hartara, arreta psikiatriko eraginkorra erdiesteko behar diren baliabideak ipin ditzan gaixo mentalen, prebentzioaren, osatzean eta erreabilitazio-mailan. Saiatu gizartea jabetu dadin zer-nolako egoeratan dauden gaixo mental horiek, iritzi publikoa aldekoa suerta dadin. Gaixo psikikoen senitartekoentzat nahiz gaian interesa duten beste guztientzat kontsultagune, informaziogune eta orientaziogunearena egitea. Gaixoek zerbitzu psikiatrikoetan eta osasun mentaleko zerbitzuetan parte hartzea sustatzea. Gaixo guztiak gizarteratzea eta laneratzea sustatzea. Buruko gaixotasuna dutenen eta haien senitartekoen arretaren alorrean prozesuak eta emaitzak azter eta iker daitezela sustatzea eta garatzea. Batez ere Bizkaiko Lurralde Historikoan egiten du lan.

GASTEIZKO ELIZBARRUTIKO CARITAS irabazi-asmorik gabeko elkartea da, 1965. urtean sortua. Haren helburu nagusia da Elizak ebangelizatzeko duen zeregina gauzatzea gizarte-alorreko karitatea eginez, Gasteizko elizbarrutian, forma guztietako ondasunak kristauki partekatzea sustatzen, koordinatzen eta baliabideak jartzen, horrela pertsona guztien sustapenari eta erabateko promozioari lagunduz. Batez ere Arabako Lurralde Historikoan egiten du lan.

EMAUS FUNDAZIO SOZIALA irabazi-asmorik gabeko elkartea da, 1994. urtean sortua. Haren helburu nagusia da minusbaliatu sozialen, elbarrien eta bazterkeriaren, deserrotzearen, kanporatzearen eta azpigarapenaren biktima diren pertsona, gizatalde eta gizarteen giza sustapena, prestakuntza eta laneko eta gizarteko integrazioa. Euskal Autonomia Erkidegoan dihardu batez ere.

RESIDENCIA CALZADA FUNDAZIOA irabazi-asmorik gabeko elkartea da, 1892. urtean sortua. Haren helburu nagusia da adineko pertsonak artatzea, behar duten ostatua, mantenua, zaintza eta osasun-laguntza emanez. Gernika-Lumo hirian dihardu batez ere.

DONOSTIAKO GOYENECHE FUNDAZIOA irabazi-asmorik gabeko elkartea da, 1900. urtean sortua. Haren helburu nagusia da gutxiegitasun fisiko zein psikikoren bat duten haur, gazte eta helduei, bai eta nolabaiteko bazterketa edo desgaitasunen bat pairatzen dutenei ere, arreta egitea. Euskal Autonomia Erkidegoan dihardu batez ere.

JEIKI FUNDAZIOA irabazi-asmorik gabeko elkartea da, 1987. urtean sortua. Haren helburu nagusia da droga-mendekotasunen alorrean garatzea ikerketa-, prebentzio-, arreta- eta gizarteratze-ekintzak. Batez ere Arabako Lurralde Historikoan egiten du lan.

ASOCIACIÓN ESPAÑOLA CONTRA EL CÁNCER DELAKOAREN BIZKAIKO PROBINTZIA BATZORDEA irabazi-asmorik gabeko elkartea da, 1953. urtean sortua. Haren helburu nagusia da minbiziaren aurka egitea eta dibulgazioaren, prebentzioaren, ikerkuntzaren, prestakuntzaren eta osasun-arretaren alorrean funtzioak eta ekintzak gauzatzea. Batez ere Bizkaiko Lurralde Historikoan egiten du lan.

LANTEGI BATUAK FUNDAZIOA irabazi-asmorik gabeko elkartea da, 1996. urtean sortua. Haren helburu nagusia da desgitasunen bat duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzea eta erdiestea. Batez ere Bizkaiko Lurralde Historikoan egiten du lan.

ASOCIACIÓN RED DE APOYO A LA INSERCIÓN SOCIAL - RAIS EUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da, 2000. urtean sortua. Haren helburu nagusia da gizartetik baztertutako edo baztertzeko arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzea; pertsonek beren buruari duintasuna eta autonomia berreskuratzen laguntzeko aukera ematen duten baliabideak garatzea; nork bere gaitasun pertsonalak eta trebetasun sozialak deskubritzea sustatzea, bakoitzaren ibilbide pertsonalean lagunduta. Euskal Autonomia Erkidegoan dihardu batez ere.

ZORROAGA FUNDAZIOA irabazi-asmorik gabeko elkartea da, 1714. urtean sortua. Haren helburu nagusia da zerbitzu sozio-sanitarioak eskaintzea adinek pertsonei nahiz mendekoei. Batez ere Donostian dihardu.

DOMINGO DE ARROTEGUI FUNDAZIOA irabazi-asmorik gabeko elkartea da, 1907. urtean sortua. Haren helburu nagusia da ongintza partikularreko establezimendua kudeatzea, batez ere adineko pertsonei eta babesgabeei ostatua eta laguntza ematen diena. Batez ere Busturian eta Kanalan egiten du lan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau