Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Agindua, garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak emateko modua arautzen duena. (2014-06-24(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko ekainak 24

LABURPENA

GARAPEN JASANGARRIAREN TOKIKO SUSTAPENERAKO 1,8 MILIOI EURO EMANGO DITU EUSKO JAURLARITZAK, UDAL-EKINBIDEA ETA 2011-2014 ALDIRAKO III. INGURUMEN ESPARRU PROGRAMA BAT ETOR DAITEZEN

Eusko Jaurlaritzak garapen jasangarria sustatu, eta udal-ekinbidea 2011-2014 aldirako III. Ingurumen Esparru Programan ezarritako lehentasunekin lerrokatzen duten Udaletxeei, Mankomunitateei, Tokiko Erakundeei, Tokiko Erakunde Autonomoei, Tokiko Garapen Agentziei eta Tokiko Merkataritza Sozietateei, guztira, 1,8 milioi emango dizkie diru-laguntzatan.

Ana Oregi sailburuak zehaztu duenez, gisa honetako jarduerak lagunduko dira diruz: lurzoru kutsatuen gaineko jarduerak, tokiko jabetza publikoko lurzoruaren kalitatea berreskuratzeko eta ikerketa-lanetarako; atmosferari loturiko jarduerak, eguratsaren kalitatea hobetzeko, zarata murrizteko eta berotegi efektuko gas-isuriak eta klima aldaketak EAEn dituen eraginak murrizteko; biodibertsitatearen arlokoak, EAEko dibertsitate biologikoa kontserbatzeko, leheneratzeko edo hobetzeko; eta Tokiko Agenda 21eri loturiko jarduerak, Tokiko Agenda 21 eta Eskola Agenda 21 koordinatzeko.

Orotara, 1.810.000 euro xedatuko dira, honela banakatuta: Lurzoru kutsatuak (550.000 euro); atmosfera (550.000); biodibertsitatea (550.000 euro); eta Eskola Agenda 21 (160.000 euro).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko