Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak Paisaiaren Ekintza-planak osatzeko udaletxeei Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailaren bidez emandako diru-laguntzak arautu ditu. (2014-06-24(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko ekainak 24

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailak udaletxeei Paisaiaren Ekintza-planak osatzeko diru-laguntzak emateko deialdia egin du. Paisaiaren Ekintza-planak osatzea sustatzen duten udalerriei bideratutako diru-laguntzen lerroa da izan. Plan horiek paisaiaren babes-, kudeaketa- eta antolaketa-ekintzak zehaztea ahalbidetzen duten tresnak dira.

Laguntza horien onuradun izateko, udaletxeen ekinbideak honako ardatzetako bat edo gehiago izan beharko du:

  • Narriadura edo degradazioa, batez ere landa- eta hiri-gunearen arteko trantsizioko hiri-kanpoaldeko lurretan, ibaiertzetan edo industriaguneetan (itsas eta ibai fatxadak, industriaguneen eragina leuntzea, etab.).
  • Azpiegiturek eremu horietan eragindako ondorioak (komunikazio-bideek, telekomunikazioek, antenek, parke eolikoek, etab.).
  • Paisaia arraroaren edo mehatxatuaren berezitasuna, zaurgarritasuna edo adierazgarritasuna (hiri-silueta, mendi-gailur lerroa, behatoki diskordanteak).
  • Herritarren begien bistan dauden guneak (lurraldearen goialdeak, atzeko planoak).
  • Eremu funtzionalaren ezaugarri funtsezkoak (sinboloak, irudi adierazgarriak, berariazko nortasun-elementuak).

Xedatutako zenbatekoa 280.000 eurokoa da. Aginduak Paisaiaren Ekintza-planak idazteko jardueraren % 90 diruz laguntzea aurreikusten du, plan bakoitzari gehienez 30.000 emanez.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko