Berriak Segurtasuna
Eu

Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko arrisku erradiologikorako larrialdi-plan berezia onartzen duena. (2014-06-24(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko ekainak 24

LABURPENA

GOBERNU KONTSEILUAK ONARTU EGIN DU EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ARRISKU ERRADIOLOGIKOAREN AURKAKO LARRIALDI PLAN BEREZIA

Gobernu Kontseiluak euskal Autonomia Erkidegoko Arrisku Erradiologikoaren aurkako Larrialdi Plan Berezia onartu du. Horren helburua existitzen diren iturri erradioaktibo txikiek eragin ditzaketen istripuei begira neurririk egokienak planifikatzea da. Honako zentroetan aurki daitezke iturri horiek: ospitaleak, industria-instalazioak, ikerketa-zentroak, unibertsitateak, etab.

EAEn 151 iturri erradiologiko daude erroldatuta. Hala ere, horrek ez du esan nahi beste batzuk erabiliko ez direnik hurrengoak aztertzeko lanetarako: zoruen dentsitatea eta umeltasuna, gammagrafia industriala eta beste batzuk.

Autonomia Erkidegoetako organo eskudunak dira larrialdi erradiologikoen aurkako plan bereziak sortzearen ardura dutenak, eta orokorrean, jarduera guztietan edo arrisku erradiologikoa salbuespen gisa existitu daitekeen kasuetan planen ardura dutenak. Indarrean dagoen legediak erregulatzen dituen instalazio nuklear eta erradioaktiboetako titularrekin elkarlanean egiten dituzte planok.

Aipatutako planean informazioa eskaintzeko, erantzuna antolatzeko eta instituzioen eta organismoen arteko elkarlana egiteko moduak zehazten dira, pertsonentzako garrantzitsuak izan daitezkeen prebentzio-alderdiez gainera.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau