Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

2014ko Euskal Merkataritzako sarietara hautagaiak aurkezteko epea ireki da. (2014-06-24(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko ekainak 24

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzak 2014ko Euskal Merkataritzako Sarien deialdia onartu du, eta, horrenbestez, uztailaren 3tik abuztuaren 2ra bitartean hautagaitzak aurkezteko aukera izango da.

Proposamenak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko Merkataritzako Zuzendaritzan aurkeztu behar dira, bai lurralde historikoetako ordezkaritzetara joz bai azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan zehaztutako beste edozein bide erabiliz.

Sarion helburua gizartearen aurrean merkataritzaren arlo eredugarriak azpimarratzea da, eta, horretarako, lau kategoria ezberdin ezarri dira:

Merkataritza sektoreko ibilbide profesionala.
Merkataritza berrikuntza.
Merkataritza lankidetza
Merkataritza inguruneen dinamizazioa.

Hala nahi duten merkataritza arloko eragile sektorial, elkarte, federazio zein enpresa guztiek dute hautagaitzak aurkezteko aukera.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau