Berriak Lehendakaritza
Eu

Erabakia, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, 2014rako «Euskal Gizartearen Egoera» sariaren deia egiteko dena. Ebazpena, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena; honen bidez, Berdintasunaren aldeko 2014ko Emakunde Sarirako deialdia egiten da. (2014-06-24(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko ekainak 24

LABURPENA

BERDINTASUNAREN ALDEKO EMAKUNDE SARIA ETA EUSKAL GIZARTEAREN EGOERA SARIA DEITU DITUZTE

Eusko Jaurlaritzak gaur argi berdea eman dio berdintasunaren aldeko Emakunde sariaren eta Euskal Gizartearen Egoera sariaren deialdiak egiteari. Lehendakaritzak sustatzen ditu bi sariok.

Emakunde sariaren helburua da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanarengatik nabarmendu diren pertsona fisiko nahiz juridikoei jendaurreko ezagutza egitea eta lan hori jendaurrean nabarmentzea; emakumeek egindako lana aintzat hartzea eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzearren egindako lanetan nabarmendu direnak saritzea, edo sexuen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzearren egindako lanetan nabarmendu direnak ere. Sariaren diru-kopuru 14.400 euro da.

Euskal Gizartearen Egoera saria, bestalde, azterlanak eta ikerlanak saritzeko da; beti ere, azterlan eta ikerlanok Euskadiko egoera soziopolitikoa ezagutzen edo errealitate horren ikerketa teorikoki edo metodologikoki garatzen laguntzen duten gaien ingurukoak badira.

Goi-mailako titulazioa eta 35 urte baino gutxiago dituzten pertsona fisikoek izango dute lana aurkezteko aukera. Pertsona fisiko horiek beren kasa edota beste batzuekin elkartuta aurkez daitezke.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau