Berriak Lehendakaritza
Eu

Erabakia, Bavierako Estatu Librearekin elkar ulertzeko memoranduma sinatzeko baimena ematen duena, bi aldeentzat interesa duten zenbait alorretan lankidetzarako oinarriak jartzeko. (2014-06-24(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko ekainak 24

LABURPENA

EUSKADIK ETA BAVIERAK LANKIDETZA HITZARMEN BAT
IZENPETUKO DUTE

Euskadik eta Bavierako Estatu Libreak lankidetza hitzarmen bat izenpetuko dute, harremanak indartzeko eta lankidetza estutzeko, kontuan izanik, adiskidetasun loturak eta askatasunaren, demokraziaren, justiziaren eta elkartasunaren balioak partekatzen dituztela.

Hitzarmenak Jaurlaritzaren Kontseiluaren onespena jaso du gaur eta Euskal Exekutiboak kanpo harremanen alorrean dituen lehentasunen barruan kokatzen da, Euskadiren eta estrategikotzak jotzen diren munduko beste eskualde batzuen arteko harremanak bultzatze eta indartze aldera.

Hitzarmen hori izenpetzeak interes komuneko zenbait alorretan lankidetza finkatzea eta sendotzea ekarriko du: interes komunekoetan ikerketan, garapenean eta berrikuntzan, esaterako; industria politikan eta industriaren sektore azpimarragarrienetan automozioa, fabrikatua edo makina erreminta, besteak beste; ingurumenean eta energian; lanbide heziketan; eta barne seguritasunean.

Hitzarmen honen helburua da 1994tik aurrera erakunde eta ekonomia alorrean Euskadiren eta Bavieraren artean dagoen harreman estua sendotzea. Izan ere, 1994an hainbat alorretan emaitza positiboak izan dituen hitzarmen bat izenpetu zen eta orain hitzarmen hori eguneratu behar da.

Euskal Autonomia Erkidegoaren aldetik, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia izango da gaur onartu den Lankidetza Hitzarmena izenpetuko duen arduraduna

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau