Berriak Segurtasuna
Eu

Ertzaintzaren gomendioa: hondartza-inguruetan lapurretak saihesteko segurtasun-neurriak areagotzea

2014.eko ekainak 24
Uda iritsi da, eta beste behin Ertzaintzak gomendatzen du segurtasun-neurriak areagotzea, hondartza-inguruetan lapurretak saihesteko. Hainbat gomendio egin ditu, bada, Ertzaintzak.
 
Udan jende ugari ibiltzen da hondartzetan eta lapurreta-kopuruak gora egin ohi du; hortaz, Ertzaintzak beste behin gomendatzen du neurriak hartzea, hondartzetan lapurretak saihesteko.

Lehenik eta behin, hondartzara joateko ibilgailua aparkatzen dugunean, autoa ondo itxita dagoela ziurtatu behar dugu, bai eta barruan objekturik bistan utzi ez dugula ere. Ez dugu balioa duen ezer utzi behar autoaren barruan, bistan ez badago ere, batik bat material elektronikoa.

Funtsezkoa da, halaber, etxeko giltzak eta dokumentazioa autoaren barruan ez uztea; izan ere, lapurrek jabearen helbidearen berri izan dezakete. Hala izango balitz, giltzok erabil ditzake biktimaren etxera sartzeko eta lapurtzeko, jakinda nahiko denbora duela bestea hondartzan dagoelako.

Azkenik, hondarretan gaudela, ez ditugu gure gauzak bistatik galdu behar, ez eta hirugarrenei utzi ere, non eta ez diren gure konfiantzakoak.

Nolanahi ere, lapurtuz gero, deitu berehala SOS Deiak 112 telefonora, gertatutakoaren berri emateko. Hartara, dagokion ikerketa abiaraziko da.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2014.eko ekainak 25

    Comentario de Twitter:
    La Ertzaintza aconseja incrementar la seguridad para evitar robos en zonas de playa... http://t.co/i753d6Mrnr

Komunikabideek behera kargatzeko