Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Eraikinak eraginkor birgaitzeko laguntzak esleitu ditu Eusko Jaurlaritzak

2014.eko ekainak 23

Gaurko EHAAn argitaratu da Enplegu eta Gizarte Politiketako sailaren 2014ko ekainaren 6ko  Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Ondare Eraikian Esku Hartzeko Proiektuak egiteko eta horietatik eratorritako lanak egiteko Birgaitzeko Renove Planeko laguntzen esleipenari buruzkoa.

2014. urtean zehar 6.060.000 € bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko arloan, esku-hartze integralak egitera, non eraikinen azalaren gainean jardungo baita haien behar izan energetikoa murrizteko, eraikinen irisgarritasuna hobetuko baita (kaletik etxebizitzetarainoko sarbideak bermatzeko) eta, azkenik, larrialdiko argiekin, seinalizazioarekin eta suteen hautematea eta itzaltzearekin zerikusia duten segurtasun-kondizioak hobetuko baitira.

Barruko erosotasun termikoaren eta berogailuaren energia-kontsumoaren energia-monitorizazioa, birgaitutako eraikinen edo blokeen lagin adierazgarri batean egina, bermatu egingo da, halaber.

16 eraikinetako 690 etxebizitzaren artean banatuko dira laguntzak, honela banatuta lurraldeka: Araban, 3 eraikin (68 etxebizitza); Bizkaian, 7 eraikin (456 etxebizitza) eta Gipuzkoan 6 eraikin (166 etxebizitza).

Etxebizitza Plan Zuzendaria Eusko Jaurlaritzak egindako 2013-2016 aldirako Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programaren 6 estrategia-lerroetako bat da. Instituzioen arteko elkarlanaren aldeko konpromiso argia du, eta sinergiak eraikitzeko eta enpleguaren zerbitzura jarritako baliabide publikoen erabilera eraginkor eta jasangarria ziurtatzeko helburua du.

Birgaitzearen inguruko laguntza-programa honek Eusko Jaurlaritzaren Renove Planaren printzipio eta helburuei erantzuten die, hala nola 2013-2016 aldirako Etxebizitza Bideratzeko Planaren 4. Ardatzari, Europako Zuzentarauei  jarraikiz birgaitze jasangarria, soziala, ekonomikoa eta integragarria egiteko eredu berria sustatzekoa.

Auzo-erkidegoekin lankidetzan, EAEn lehendik eraikita dauden etxeen jasangarritasuna sustatzen jarraitzen du Eusko Jaurlaritzak, ekonomia biziberritzeko, enplegua sorrarazten eta eraikuntzaren arloko enpresa txiki eta ertainen jarduera sustatzen, hartara pertsonen eta auzo narriatuan bizi-kalitatea hobetzearren.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JGorbena
    2014.eko ekainak 24

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco adjudica ayudas para la rehabilitación eficiente de edificios http://t.co/cm8IrxIPdl

  • @CyberEuskadi
    2014.eko ekainak 24

    Comentario de Twitter:
    "El Gobierno vasco adjudica ayudas para la rehabilitación eficiente de edificios" http://t.co/syWT1gq0wv

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)