Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Aburtok gazteak laneratzeko plan berria iragarri du uda osterako

2014.eko ekainak 24

Eusko Jaurlaritzak gazteen enplegagarritasuna hobetzeko plan berri bat jarriko du abian. Gaur, asteartea, iragarri du Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan María Aburtok Onda Vascan egin dioten elkarrizketan. Kontua «egiazko kontratuen alde egitea» da, gizarte-segurantzako kotizazioarekin eta sei hilabeteko iraupenarekin edo iraupen mugagabearekin, azaldu du Aburtok. Funtsezkoa da gazteen enplegua sustatzea Aburtoren iritziz, hala egin ezean arriskuan egongo delako kohesio soziala, bizitza-proiektuak atzeratzera behartuta egongo direnez.



Kohesio sozialari dagokionez, sailburua kezkatuta agertu da zerga-sistemari buruzko eztabaidak direla eta. «Ez da zergak murrizteko unea; zerga-sistema mailakatuaren unea da, etorkizunean herritarrek arreta egokia jaso dezagun, baldin eta zaurgarritasunezko egoeran jausiz gero».



Sailburuak gizarte-babeserako euskal sistema goretsi du eta adierazi du «berme gehiegi eskatzen dituela» adieraztea edota herritarren % 100 babesten ez duela eta, ondorioz, oinarrizko errenta unibertsala aldarrikatzea, «sisteman arriskuan jartzea» dela eta gauzatzen ari diren politikei zilegitasuna kentzen diela.



Elkarrizketa soziala hizpide hartuta, sailburuak azaldu du Eusko Jaurlaritzak «hirutariko elkarrizketa sozialaren» alde egin du. Lan-harremanak eta negoziazio kolektiboa sustatzearen alde egin du Aburtok, langileen eta enpresaburuen ordezkariei protagonismoa emanez.  Bere ustean, elkarrizketa «egingarriagoa» izango da uda ostean, metalaren hitzarmenean aurrerapausoak ematea gertatu daitekeelako, aintzat hartuta sindikatuen eta patronalaren planteamenduak. Hori guztia «aztertu egin behar da», esan du. 



Aburtok argitu du ELAk uko egin diola eztabaida-mahai sozialean parte hartzeari. Aldiz, LABek «jarrera kritikoa izan arren, parte hartzeko borondatea du». Horrenbestez, sailburuaren arabera, «LABen planteamenduak kontuan hartzea merezi du».

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AlexOsg
    2014.eko ekainak 29

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco: Nuevo plan para la inserción laboral de los jóvenes después del verano. http://t.co/CBF0Ugse7X

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)