Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak EHUko XXXIII. Uda Ikastaroak inauguratu ditu

2014.eko ekainak 24
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

«Ikastaro hauek etengabeko prestakuntzaren eta jakintza arloko gizarte-beharrak asetzearen erronkari erantzuten diote», ziurtatu du Iñigo Urkullu lehendakariak. Ikastaroen inaugurazioan, lehendakariarekin batera, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte izan da.

Lehendakariak zera adierazi du: «Uda Ikastaroak egiteko ohitura anbizio orokorra daukan euskal unibertsitatearen balio sendo bat da. Kultur eta jakintza arloko elkartrukerako nazioarteko gune bat da; tolerantzia eta berdintasuna gizarte-bizitzako balio gisa sustatzen dituen gune bat».

Gabriel Erkoreka piano-jotzaile eta konpositoreak eman du aurtengo lehenengo ikasgaia, Un acercamiento audaz a la música contemporánea (Musika garaikiderako hurbilpen ausart bat) izenburupean.

EHUko Uda Ikastaroek 33. urtea beteko dute aurten, 2014an, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroak Fundazioak antolatzen ditu –Donostiako Miramar jauregian dauka egoitza–.

Aurten, guztira 131 jarduera egingo dira, ikastaro, batzar, topaketa, eskola eta jardunaldietan banatuta. Iaz 114 antolatu zituzten, beraz, aurtengo kopurua handiagoa da. Gainera, euskarazko eta ingelesezko jardueren eskaintza ere handitu egin da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)