Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Abian da Euskadiko etorkizuneko ingurumena eraikitzeko herritarren parte-hartze prozesua

2014.eko ekainak 23
  • Orain arte, ia 300 proposamen egin dituzte herritarrek eta eragile sozioekonomikoek Ingurumeneko Esparru-programa berria osatzeko

Ingurumen politika norabidez aldatzea eta etorkizuneko ingurumena elkarrekin eraikitzea, hori da Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailak lortu nahi duen helburu handinahia. Hori dela eta, parte-hartze prozesu publikoa jarri du abian, herritarrek eta eragile sozioekonomikoek beren iritziak, kezkak eta iradokizunak adierazteko. Horiek guztiak hartuko dira kontuan Euskadiko ingurumeneko erreferentziako agiria izango den eta une honetan osatzeko fasean dagoen Ingurumeneko Esparru-programa berrian.

 Irekitako parte-hartze prozesuak ekainaren 30era arte iraungo du eta herritarren ingurumen-arloko eskariak eta ekarpenak jasoko ditu. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen Irekia gunean atal bat zabaldu da, eta sare sozial nagusien (Facebook, Twitter, etab.) bidez ere egin ahalko dira ekarpenak.

 Ingurugelen parte-hartzea

Ikastetxeei laguntzen dieten Ingurugeletan ere hezkuntza-komunitatea prozesu honetan parte hartzera animatzeko ekintzak ari dira gauzatzen.

 Ikastetxeetako irakasleek, ikasleek eta hezkuntzakoak ez diren langileek galdetegi bat dute eskura. 2030erako zer-nolako Euskadi nahi duten galdetzen zaie ingurumenaren ikuspegitik, baita hori gauzatzeko administrazio publikoei zer eskatzen dieten ere.

 Bi bilera egin dira

Gainera, hainbat foro presentzial egitea aurreikusi da. Oraingoz, gaiari buruzko bi bilera monografiko egin dira. Lehena, open space gisakoa izan zen, herritarrei irekia. Ekainaren 5ean egin zen eta berrogeita hamar lagun inguru bildu ziren. Eztabaidak lau ardatz izan zituen: herritarren eta administrazioen erantzukidetasuna, ekonomia eta enplegu berdea, ekosistemen eta biodibertsitatearen kontserbazioa eta kontsumo jasangarria eta osasuna.

 Ondoren, ekainaren 10ean, bigarren bileran, eragile ekonomikoak eta sozialak bildu ziren 50 ideia jasangarritasunerako leloaren inguruan. Enpresako, sindikatuetako, teknologia-zentroetako eta hezkuntza-esparruko 60 kidek hartu zuten parte. Orduko hartan, ekonomia zirkularra, karbono gutxiko ekonomia, ekoindustria eta eskaria aktibatzeko sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza izan zituzten hizpide.

 Guztira, 292 ekarpen bildu dira. Horiek guztiak aztertuko dira Ingurumen Programa berrian sartzeko.

 IV. Ingurumen Esparru-programa 2015-2020 aldiari dagokio eta Euskadiko ingurumeneko jarduerak bideratu eta koordinatzen dituen erreferentziako dokumentua da. Bitarteko hori, funtsean, ekinbide politikoaren lehentasunezko arloa identifikatzea eta administrazio guztientzako jarduera transbertsalak sustatzea ahalbidetzen duen  orientazioko eta plangintzako erreferentzia da.

 

 

Parte-hartze kanalak

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @MailVerde
    2014.eko ekainak 24

    Comentario de Twitter:
    #PMA2020 El Gobierno Vasco emplea el proceso de participación ciudadana para construir el #medioambiente del futuro http://t.co/4vMbcOr2NX

  • @Unifikas
    2014.eko ekainak 24

    Comentario de Twitter:
    #PMA2020 El Gobierno Vasco emplea el proceso de participación ciudadana para construir el #medioambiente del futuro http://t.co/kJUvk1VaZO

  • @CyberEuskadi
    2014.eko ekainak 23

    Comentario de Twitter:
    "El Gobierno Vasco desarrolla el proceso de participación ciudadana para construir el medio ambiente del futuro" http://t.co/bMSYCE2BuM

Komunikabideek behera kargatzeko