Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak puntueus domeinua izango du

2014.eko ekainak 24

Eusko Jaurlaritza pixkanaka aldatuko da puntu-eus Interneteko domeinura. 2007an sortutako proiektu horren helburua «euskal hiztunen komunitatea eta euskal kultura interneten sustatzea» da. Gaurko Gobernu Kontseiluan onartutako akordioak Eusko Jaurlaritzaren, sozietate publikoen eta erakunde autonomoen webguneei eta helbide elektronikoei eragingo die.



«Puntueus» domeinua 2014 honetan bertan erabiltzen hasiko da, Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak azaldu duenez. Gobernuak ezarpenerako plan mailakatua du eta 200 domeinu erregistratu ditu jada; esaterako, eitb.eus, Basquecountry.eus, spri.eus edota euskadi.eus (lehen euskadi.net zena). Aurkezpen ekitaldi publikoa ekainaren 28an egingo da, Eusko Jaurlaritza eta erakunde publiko, elkarte eta enpresa sustatzaileak bertan direla.

Gaurko Gobernu Kontseiluak, halaber, oniritzia eman dio Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Merkatu Bakarraren Legeari buruz lortutako akordioari. Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzak Auzitegi Konstituzionalera jo behar izatea ekidin da eta «Jaurlaritzari gai ekonomikoak arautzeko erabateko autonomia bermatu zaio».



Hiru alderdi garrantzitsu ditu itun honek: batetik, Euskadik sektore-biltzarretan lortutako sektore-akordioak sinatzen ez badu, «ez dute ezertan lotuko»; bestetik, hizkuntza-eskubideak edota pertsonen segurtasunaren gisako interes orokorrak babestuko dira; eta, azkenik, lizitazio publikoak ez dira nahitaez Estatuak sortutako kontratazio-plataforman argitaratu beharko.



Egun, Estatuaren eta Euskadiren arteko bitariko batzordeak bi akordio partzial eta sei akordio oso lortu ditu jada, Konstituzionalaren aurrean errekurtsoa aurkeztea ekidinez. Oraindik ere ebatzi gabeko lau gai daude mahai gainean; esaterako, ertzain izateko lan-eskaintza publikoan eskaini daitekeen lanpostu-kopurua.



Espainiak % 10era mugatu nahi du autonomia-erkidegoen polizia-birjarpenerako tasa, baina Eusko Jaurlaritzak ezezko biribila eman dio eskakizun horri, besteak beste, finantzaketa eta ertzain-kopurua Kupoaren Batzorde Mistoan erabakitzen delako eta Legebiltzarrak Jaurlaritzari agindu ziolako ertzainen kopurua «inoiz ere ez zedila 8.000 ertzainetik jaitsi».

Azkenik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek lasaitasun-mezu bat zabaldu nahi izan du, datorren ikasturte honetan LOMCEk izango duen eraginari dagokionez. «Edukia berbera da», Uriartek argitu duenez. Gainera, azaldu du nahitaez aztertu beharko dela ikasleei zer-nola irakatsiko zaien, ikasturte amaieran dagozkien aktak eskura ditzaten. Sailburuak adierazi duenez, azalpenak bidali zaizkie ikastetxeei jada.
 

 

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2014.06.24)

 

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AlexOsg
    2014.eko ekainak 28

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco se pasa al "puntueus" .eus - Vía http://t.co/sSzfsSXA4u http://t.co/mPkz5rpHFZ

  • @Poziktibity
    2014.eko ekainak 25

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak #puntueus domeinua izango du, http://t.co/JZc0ACJGow #poziktibity

  • @ezkerraldea_enk
    2014.eko ekainak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [CONSEJO GOBIERNO] El Gobierno Vasco se pasa al "puntueus" ➡ http://t.co/ZU2qHZMUzF #eusnet

  • @algortakoEAJ
    2014.eko ekainak 24

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno Vasco se pasa al 'puntueus' http://t.co/bNg3KF4Up0

  • @gonarana
    2014.eko ekainak 24

    Comentario de Twitter:
    El acuerdo “garantiza plena autonomía para regular materias económicas”.Pues ya me dirás qué mercado único entonces. http://t.co/czaM52XIEQ

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)