Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritza harrituta dago Juan Carlos I.a erregeak abdikatu ondoren harentzako foru berezia sortzeko presagatik

2014.eko ekainak 21

 Eusko Jaurlaritzako eledun Josu Erkorekak ziurtatu duenez, Juan Carlos I.ak abdikatu ondoren harentzako foru berezi bat sortzeko presa «izugarri» harrigarria da. Eledunak zera gaineratu du: «Gobernuak eta gehiengo popularrak daukaten presak are harridura handiagoa eragitzen du kontuan izanda orain dela gutxi justizia denentzat berdina dela predikatzen zuena juridikoki pribilejiatzea dela beraien asmoa».

Josu Erkorekak ondoko galdera egin du: «Nola izan daiteke justizia denentzat berdina hori esan zuenak foru berezia eta bakarra eduki nahi baldin badu, eta gainera, zorabiatzeko abiaduran?».

Eusko Jaurlaritzako eledun Josu Erkorekak komunikabideen aurrean egin ditu adierazpen horiek, gaur goizean, Gerra Zibilean borrokatu ziren gudari guztiei egin ohi zaien omenaldian. Bilboko Artxanda mendian izan da ekitaldia.

Josu Erkorekak ziurtatu duenez, halaber, «keinu positiboa» da Felipe VI.ak estatuburu gisa egin duen lehenengo ekitaldi ofizialean terrorismoaren biktimen ordezkariei harrera egitea erabaki izana, baina gaineratu duenez, «hemendik aurrera antzeko keinuak egitea eskatzen dioten gizarte-taldeen zerrenda handia da».

Ildo horretan, eledunak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak «eskaera argi bat» egin du. Erkorekak gogorarazi du lehendakariak berak Felipe VI.ari pertsonalki adierazi nahi diola etapa berri honetaz espero duena: «Estatuko lurralde-antolaketaren planteamendu berri bat, Estatuaren errealitate plurinazionala esplizituki aitortzean oinarritua».

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)