Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak espero du 2014ko bigarren seihilekotik aurrera langabezia jaistea

2014.eko ekainak 24

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du 2014ko helburua «enplegu-suntsipena geldiaraztea» dela. Atzo, astelehena, arratsean egin zituen adierazpenok, ETB2n emandako elkarrizketan. Adierazi zuenez, aurtengo bigarren seihilekotik aurrera hilean 1.000 langabe gutxiago egongo dira. Urkulluk argudiatu du adierazle positiboak hauteman dituztela eta, zuhurtziari eutsi arren, uste du «etorkizuna beste begi batzuez ikusten hasi garela».

Etorkizunari dagokionez, lehendakariak azaldu du Eusko Jaurlaritzak datorren urterako diseinatu duen aurrekontuaren hiru eurotik bi funtsezko zerbitzuetara bideratuko direla. Horri guztiari enpresei begirako pizgarriak gehitu behar zaizkio, azken urteetan egindako ahaleginak eskertzeko. Urkulluk ere elkarrizketa soziala izan du hizpide, eta esan du Jaurlaritzak «eginahalak eta bi» egingo dituela, elkarrizketa gertatzeko.

Kutxabank
Urkulluk harridura agertu du Kutxabanken inguruan «alarmismoa» piztu delako; izan ere, «ez dauka egiazko funtsik».  Lehendakariak azaldu du aurrezki-kutxak nahitaez bihurtu behar direla banku-fundazio abenduaren 30a baino lehen. «Urtez urte, aurrezki kutxak egoerari eta araudiei egokitu zaizkie, errotze sozialik eta kaudimenik galdu gabe», nabarmendu du. Oraingoan, lehendakariak ziurtatu duenez, «behin fundazio bihurtuta, gizarte-ekintzarekiko konpromisoa bermatuta egongo da».

Bakegintza
Bake-prozesuari dagokionez, lehendakariak berretsi du behar-beharrezkoa dela ETAren «armagabetze erabateko eta baldintzarik gabekoa», eta egindako min bidegabea aitortzea. Halaber, uste du Espainiako gobernuak birgizarteratzeko eta bizikidetza laguntzeko politika egitea behar dela. Hain zuzen ere, hori da lehendakariak Raxoi presidenteari helarazitako eskakizunetako bat. Esan duenez, ez du erantzunik jaso.

Desberdinen arteko akordioa
Lehendakariak Rajoy presidenteari galdegin dio Euskadiren eta Estatuaren arteko harremanaz gogoeta egiteko. Horri dagokionez, lehendakariak «abertzaleen arteko akordioa ez ezik, desberdinen artekoa» ere lortu nahi du. Hori dela eta, espero du alderdi politikoek beren proposamenak aurkeztea Eusko Legebiltzarreko autogobernuari buruzko lantaldean, akordioa lortu, eta herritarrek epai dezaten modu «legezko eta adostuan».

Erregea
Felipe VI. errege izendatu berriak Euskadiren eta Kataluniaren auziei heldu behar diela uste du lehendakariak.
abordar la cuestión de Cataluña y Euskadi. Urkulluren arabera, erregeari dagokio «Estatuaren eta autonomia-erkidegoen arteko harremanean moderatzaile eta bitartekari rola jokatzea». Horretarako abiapuntu egoki iritziko lioke euskal herritarren eskubide historikoen aitortza egiteari.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CyberEuskadi
    2014.eko ekainak 24

    Comentario de Twitter:
    "El lehendakari prevé una bajada del paro a partir del segundo semestre de 2013" http://t.co/sefbr643CX

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)