Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko jaurlaritzak Elkarrekin Bonu programa jarri du abian Bakea eta Bizikidetza proiktuak sustatzeko

2014.eko ekainak 20

 

Eusko Jaurlaritzak, Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritzak Elkarrekin bonu-programa jarri du abian. Bakea, giza eskubideak, indarkeria eza eta printzipio demokratikoak sustatzeko indartze-ekimen gehigarria 2013-2016 aldirako Bakegintza eta Bizikidetzarako Planaren Oinarriak eta Proiektuak hezkuntza arloan agirian jasota dago eta gobernu-kontseiluak 2014ko otsailaren 4ean onartu zuen.

Gaurko EHAAn dekretu arautzailea argitaratu den programaren helburu nagusia da bakegintza eta bizikidetza arloko gizarte zibileko elkarteen eta erakundeen eta ikastetxeen, udaletxeen eta herritarrean parte-hartzean interesa duten erakundeen arteko lankidetza-ekintzak sustatzea, bizikidetza- eta adiskidetze-kultura sendotzeko. Gainera, programak aukera ematen du hiru foru aldundiek ekimen honetan parte hartzeko. Egindako funts-ekarpenak beren lurralde esparruetan garatutako proiektuak finantzatzera xedatuko dira.

Hala, irabazi asmorik gabeko erakunde baten eta ikastetxe baten, udaletxe baten edo herritarren parte-hartzearen esparruko erakunde baten artean sustatutako proiektuak diruz lagunduko dira, baldin eta Jaurlaritzak sustatu, eta euskal hezkuntza komunitateak sinatutako Gizalegez Konpromiso Sozio-edukatiboa sustatzeko helburua badute.

Proiektuok finantzatzeko, Bakegintzako eta Bizikidetzarako Idazkaritzak, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bidez, bonu-sistema bat ezarriko du; alegia, ekarpen ekonomiko bat egingo da, besteak beste, bakearen kulturan, giza eskubideetan, adiskidetzean edo gatazken konponbidean emandako prestakuntza- edo dinamizazio-zerbitzuen justifikatutako ordu bakoitzeko.

 Horretarako, Eusko Jaurlaritzak hiru laguntza-lerro bereiztu aurreikusi ditu: 

  • Hezkuntza-esparruko proiektuen diru-laguntzak, Lehendakaritzak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politikak eta Kultura Sailak emandako funtsekin finantzatuko direnak.
  • Udal esparruan garatutako proiektuetarako diru-laguntzak. Hiru funts bereizi sortuko dira (lurraldeko bana), eta Jaurlaritzak egingo ditu ekarpen horiek, baita foru aldundiek ere, programara atxikiz gero.
  • Herritarren parte-hartzerako diru-laguntzak, Lehendakaritzak osorik finantzatuko dituenak.

 Programa honetan aurreikusitako diru-laguntzak urtean behin deituko ditu Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak, denak batera edo bereizita.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @no_dhont
    2014.eko ekainak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: El Gobierno Vasco pone en marcha el Programa Elkarrekin para fomentar proyectos sociales de paz y convivencia http://t.…

  • @Paulrios
    2014.eko ekainak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: El Gobierno Vasco pone en marcha el Programa Elkarrekin para fomentar proyectos sociales de paz y convivencia http://t.…

  • @FernandezJonan
    2014.eko ekainak 20

    Comentario de Twitter:
    Eusko jaurlaritzak Elkarrekin Bonu programa jarri du abian Bakea eta Bizikidetza proiktuak sustatzeko http://t.co/nmI8gXyWzq

  • @gorkaruiz
    2014.eko ekainak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: El Gobierno Vasco pone en marcha el Programa Elkarrekin para fomentar proyectos sociales de paz y convivencia http://t.…

  • @JulianForli
    2014.eko ekainak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: El Gobierno Vasco pone en marcha el Programa Elkarrekin para fomentar proyectos sociales de paz y convivencia http://t.…

  • @FernandezJonan
    2014.eko ekainak 20

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco pone en marcha el Programa Elkarrekin para fomentar proyectos sociales de paz y convivencia http://t.co/y0mTu9J9fs

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)