Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak 750.000 euro xedatuko ditu enpresa turistikoak modernizatzeko eta 1.334.286 euro, berriz, helmuga turistikoen lehiakortasuna bultzatzeko

2014.eko ekainak 21
  • Enpresa Turistikoen Lehiakortasuna Modernizatzeko programaren laguntzen eskaerak egiteko epea datorren hastean hasi eta uztailaren 28an bukatuko da.
  • IKTen erabilera, baliabideen erabilera eraginkorra, negozio berrien sorrera, zerbitzu eta produktu berritzaileak, hotelak kategoriaz igotzeko hobekuntzak, jatetxeak modernizatzea, irisgarritasuna eta kalitatearen eta ingurumenaren kudeaketa ziurtagiriak lortzea lagunduko da.
  • Era berean, helmuga turistikoetan lehiakortasuna bultzatzeko programa, 1.334.286 euroko aurrekontua duena, prest dago eskaerak jasotzeko uztailaren 4tik abuztuaren 6ra bitartean.

Jaurlaritzak 750.000 euro xedatu ditu Enpresa Turistikoak Modernizatzeko laguntza-programara, helburu hauekin: programa honen xedea turismo-enpresen hobekuntza bultzatzea da, honako hau lortzeko: bezeroei eta merkatura bideratutako kalitatezko turismo-eskaintza lehiakorrago baten garapena erraztea; Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) harrera eta ezarpena bultzatzea, enpresen eta bezeroen arteko interakzioa eta turismo-negozioen eraginkortasuna hobetzeko; turismoko enpresa, zerbitzu eta produktu berrien sorkuntza eta ezarpena bultzatzea, merkatuan berritzaileak izanik eta/edo hainbat enpresaren arteko lankidetzatik eta baterako ekimenetik sortu badira, hori guztia gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-iraunkortasunaren irizpideak kontuan izanik.

Diruz lagundu daitezkeen jardunak

Laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak izango dira eta eskabideak aurkezteko datan jadanik egikaritu diren inbertsioak finantzatzera bideratuko dira, hain zuzen ere, honako mota honetako inbertsioak:

a) Ekimen berritzaileak turismoaren sektorean.

  • Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan (IKT) oinarritutako soluzioen ezarpena, negozioaren eraginkortasuna eta kudeaketa hobetzeko; baita turismo-produktu eta -zerbitzuen sustapena eta merkaturatzea ere, horretarako Web 2.0 teknologia erabiliz.
  • Baliabideen (ura, energia) erabilera eraginkorrerako soluzio berritzaileak ezartzea, enpresen gastua murriztu ahal izateko, eta aldi berean jomugaren ingurumen-iraunkortasuna areagotzeko.
  • Turismo-negozio berrien sorkuntza, baita jardun indibidual edo kolektiboak ere –azken kasu horretan turismo-azpisektore desberdinetako hiru enpresa gutxienez ere bilduz–, turismo-zerbitzu eta/edo -produktu berriak sortzen badituzte; horiek guztiak merkatuan dagoeneko daudenetatik bereizita badaude eta/edo horiekiko osagarriak badira.

b)Turismo-eskaintzaren modernizazioa, lehiakorragoa izan dadin.

  • 3 eta 4 izar dituzten hotel-establezimenduetako inbertsioak egun duten sailkapena hobetzeko, onartutako gutxieneko inbertsioa 60.000 euro bada.
  • Inbertsioak tabernetan, jatetxeetan, kafetegietan eta antzeko establezimenduetan, honako hau egiteko:

c) Euskadiko Turismoko Irisgarritasun Eredura atxikitako establezimenduen irisgarritasuna hobetzea.

d) Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta turismo-sektorean lan egiten duten enpresetan eta establezimenduetan kalitate-kudeaketako eta ingurumen-kudeaketako sistema egiaztagarriak ezartzea.

2.- a), b), c) eta d) atalak baztertzaileak dira euren artean, hau da, deialdi berean establezimendu bakoitzak horietako bakoitzean aurreikusitako diru-laguntzak baino ezingo ditu eskatu.

3.- Eskaera bakarra aurkeztu ahal izango da establezimendu eta deialdi bakoitzeko.

Onuradunak:

1.- Agindu honetan bildutako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte pertsona fisikoek, sozietate zibilek eta enpresek (mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainek), betiere Euskal Autonomia Erkidegoan jardueran aritzeko eskatzen diren legezko baldintzak betetzen badituzte; jarduerek honako tipologia hauetako batean kokatuta egon beharko dute:

a) Turismo-alojamenduko enpresak.

b) Jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta antzeko establezimenduak.

c) Bidaia-agentziak

d) Turismo-garraioko enpresak

e) Turismo aktiboko enpresa.

f) Kongresuak antolatzen dituzten enpresa profesionalak.

g) Turismo-giden enpresak

2.- Era berean, Espainiako Turismoko Kalitatearen Q marka lortzeko eta/edo berritzeko 6.d) artikuluan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte, aurreko tipologiez gain, upategiek, sagardotegiek eta txakolin-upategiek, baldin eta aurreko atalean bildutako betekizunak betetzen badituzte eta bisitagarriak baldin badira.

Interesa dutenek beren eskaerak aurkez ditzakete ekainaren 28tik uztailaren 28ra artean.Eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta programa honetan inplikatutako gainerako kudeaketak bitarteko elektronikoen bitartez bakarrik egingo dira, Administrazio Elektronikoaren otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren (2012ko martxoaren 9ko 50. zk. EHAA) eta E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa (Platea) onartzen duen Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpenaren arabera.

Helmuga turistikoetan lehiakortasuna bultzatzeko laguntzak

Eusko Jaurlaritzak 1.334.286 € bideratu ditu berrikuntza sustatzeko eta orientatzeko helburuak eguneratuz 2014an turismo arloko lehiakortasuna bultzatzeko laguntzetara. Diru-laguntza programa honen bidez, , eskaerak uztailaren 4tik abuztuaren 6ra bitartean aurkeztu ahalko dira.

Euskadi erreferentziazko helmuga turistiko bilakatu nahi du; turistak bere berezitasun eta kalitateagatik erakarri ahal izango dituen helmuga.

Ondokoak izango dira diru-laguntzen erakunde onuradunak: udalak eta udal sozietate publikoak, enpresa-entitate publikoak, kuadrilla eta mankomunitateak, tokiko eta eskualdeetako garapen-agentziak, landa-garapeneko elkarteak, turismo-partzuergoak edo turismoa sustatzen duten izaera juridiko propiodun bestelako eskualde-erakundeak eta Euskadin kokatuta egonik turismo-jarduera bultzatzea helburu duten irabazi asmorik gabeko entitate pribatuak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau