
Lehendakaria: «Estatu-ereduari dagokionez, lehengo lepotik dugu burua; horrek nauka kezkatuta»
Iñigo Urkullu lehendakariak Felipe VI.aren erregetzearen gaineko balorazioa egin, eta kezka agertu du, estatu-eredua bere horretan geratu delako. Eusko Legebiltzarrean egin ditu adierazpenok, Arartekoaren XXV. urtemuga ospatzeko gaur goizean egin den ekitaldian.
«Guztien artean zubiak eraikiko ahal ditugu, elkar ulertzeko eta akordioak egiteko ezinbestekoak direnez. Ez dut horretan amore emango; erantzun berriak lortu arte egingo ditut proposamenak, elkar ulertzea eta arazoez jabetzea delako adostasunera eta hitzarmenera heltzeko eduki beharreko jarrera», azaldu du Urkulluk.
Asteazkenean #UrkulluTopaketa ekimenean aurreratu zuen bezala, lehendakaria Felipe VI.aren tronuratzera joan zen «errespetu instituzionalagatik», baina, aldi berean, argitu zuen «ez dela komeni gurtza eta kortesia nahastea».
-
2014-06-20
Comentario de Twitter:
Irekia - Lehendakari: 'En cuanto al modelo de estado, hoy seguimos como anteayer; y eso me preocupa' http://t.co/NsK82dCAHz -
2014-06-20
Comentario de Twitter:
RT @MauricioTexcoco: NO CONFUNDIR PLEITESÍA CON CORTESÍA: En cuanto modelo de estado, hoy seguimos como anteayer; y eso me preocupa" h… -
2014-06-20
Comentario de Twitter:
NO CONFUNDIR PLEITESÍA CON CORTESÍA: En cuanto modelo de estado, hoy seguimos como anteayer; y eso me preocupa" http://t.co/vWvsBps9fB