Berriak Herrizaingoa
Eu

Azaroaren 10a, terrorismoaren biktimak gogoratzeko eguna

2010.eko maiatzak 24

 

Euskal instituzioak akordio batera iritsi dira terrorismoaren biktimak gogoratzeko eguna -Memoria Eguna- azaroaren 10a izan dadin.

Eusko Jaurlaritza, Eusko Legebiltzarra eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek adostu dute azaroaren 10a egun egokiena dela Memoriaren Eguna ospatzeko, egun horretan ez baita heriotza-atentaturik gertatu. Rodolfo Ares Barne sailburuak adierazi duenez, akordio hori "funtsezkoa da terrorismoak ekarri digun eta ekartzen digun sufrimendu ikaragarria ez ahazteko", eta, halaber, "bakea, elkarbizitza eta askatasuna gure gizartean sendotzeko".

 

Datorren azaroaren 10ean terrorismoaren biktimak gogoratzera zuzendutako lehenengo Memoria Eguna ospatuko da. Euskal instituzio guztien artean adostutako egun hori "egun solemnea izango da, bertan indarberritu ahal izango baikara terrorismoaren biktimak gogoratuz; bai instituzio guztiek eta bai herritarrek elkartasun testigantza eskaini ahal izango diegu terrorismoaren erasoak pairatu dituzten guztiei". Rodolfo Ares Barne sailburuak adierazi duenez, egun horretan ez da heriotza-atentaturik gertatu, eta, hortaz, "osagarri perfektua da" terrorismoaren biktimen Arretarako zuzendaritzak diseinatzen duen "Memoriaren maparako". "Bakean eta askatasunean oinarritutako elkarbizitzari eskain diezaiokegun ekarpenik onena da, bai gure burua gogoan izanik eta bai etorkizuneko belaunaldiak ere gogoan izanik", gaineratu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Consejero Rodolfo Ares