Berriak Lehendakaritza
Eu

"Gure autogobernuaren berezitasunean" oinarritutako 6 neurri aurkeztu dizkie Lehendakariak aldundiei eta EUDEL-i, "Euskadi indartzeko" eta krisialditik irteteko xedez

2010.eko maiatzak 24

Bileraren ondoren, Gobernuko presidenteari deitu dio Lehendakariak Kontzertu Ekonomikoaren Bitariko Batzordearen bilera "urgentea" deitu asmotan

Patxi López Lehendakariak 6 neurri zehatz aurkeztu dizkie Euskadiko Aldundiei eta EUDEL-i "batera eta elkartasunez beregain hartu ditzagun" "Euskadi krisialditik ateratzeko" lagungarri izan daitezkeen erabakiak. Ahaldun Nagusiek eta EUDELeko presidenteak "kolaboratzeko" erakutsitako jarrera eskertu du Lópezek, "elkarrekiko konfiantza" islatu duen bileran, bere hitzetan. Lehendakariak nabarmendu duenez, egokitzapen neurriak "gure autogobernuaren berezitasunari" jarraituz hartuko dira, honela bada, funtzionarioen soldatan murriztu beharreko %5 soldata masaren arabera egingo da eta ez gehigarrien oinarrien arabera, edota, Aldundiek erabakiko dute udalek zorrak izan ditzaketen ala ez hurrengo bi urteetan. Gobernuko presidente José Luis Rodriguez Zapaterori deitu dio telefonoz Lehendakariak gaur arratsaldez Ekonomikoaren Bitariko Batzordearen bilera urgentea deitzeko. Lehendakariaren iritziz, "funtsik gabeko kritika da" Gobernu zentralaren proposamenei itsu men egiten diela leporatzea, "behartuta hartu beharreko neurrietarako ere Bitariko Batzordea deituko denean, gure autogobernu gaitasunaren arabera hartu ditzagun erabakiak".

Patxi Lopez Lehendakariak, Jose Luis Rodriguez Zapatero Presidenteari eskatu dio Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa berehala biltzeko deialdia egitea, Euskadik Gobernu Zentralak Autonomia Erkidegoei esleitzen dien 1.200 milioi euroko defizitaren zein zati duen zehazteko.Lehendakariak adierazi du Eusko Jaurlaritzak “lanari ekingo diola”, “gastuak gutxitu eta defizita murrizteko”, baina, hori, “geure autogobernu-ahalmenaren arabera egingo dela”. Horregatik, Lehendakariak Zapaterori eskatu dio Batzorde Misto hori biltzeko deialdia “edozein egun eta ordutarako” egin dezala. “Honek guztiak ez du esan nahi Gobernuak erabakitakoa itsu-itsuan betetzen denik, derrigorrez bete behar diren neurrietarako ere Batzorde Mistoa biltzen baita, era horretan, gure autogobernu-ahalmenari jarraiki, gure erabakiak hartzeko”. Halaber, Lopezek aipatu du Gobernuak agindutakoa itsu-itsuan betetzen dela salatzen dutenek “ez dutela hori esateko funtsik”.

Goizean, Lehendakaritzan Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako diputatu nagusiekin, Jose Bilbao, Markel Olano eta Xabier Agirrerekin, hurrenez hurren, eta Jokin Bildarraitz, EUDELeko presidentearekin bildu ostean; arratsaldean komunikabideen aurrean agerraldia izan du, gainerako erakundeei “Euskadi indartzen eta krisialditik ateratzen” laguntzeko erabakiak “modu bateratu eta solidarioan” onartzeko proposatutako 6 neurriak azaltzeko. Lehendakariak adierazi du bilera horretan “elkarren arteko konfiantza” egon dela, eta alderdi guztiek “laguntzeko asmoa dutela”.

2009 eta 2010 bitarte, euskal erakundeetan “austeritate eta aurrezkirako” neurriak hartu zirenez, egun Euskadiko egoera ekonomikoa gainerako autonomia erkidegoena baino “hobea” dela azpimarratu ondoren, Lehendakariak, euskal autogobernuaren “berezitasuna kontuan hartuta” “gastuari eutsi eta zorra murrizteko” proposatutako neurriak azaldu ditu. Hala, 2010. urtean, funtzionario guztien soldata % 5 jaitsiko dela eta 2011n soldata horiek izoztuko direla aipatu du, Gobernu Zentralaren Lege Dekretuak erasandako soldata-kontusailetan “derrigorrez bete behar baita baldintza hori”. Planteamendu hori sozietate publikoetako langileei ere aplikatu nahi zaie. Goi-karguetan, “funtzionarioei aplikatutakoa baino soldata-murrizketa handiagoa egitea proposatu da”. Gainera, Lehendakariak proposatu du “enpresa publikoak arrazionalizatzea, enpresa-talde, fusio edo bestelako formulen bitartez”; horretarako, langile-kopurua eta zuzendaritza-karguak murriztu beharko dira, bikoizketarik egon ez dadin, eta administrazioko langileei egonkortasuna emanez, langile ebentual eta bitarteko funtzionarioen kopurua murriztuz”.

Euskal autogobernua eta haren “berezitasuna” direla-eta, euskal udalek ez dute datozen bi urtetan zorretan sartzeko debekua bete beharko, Lopezek azaldutakoaren arabera, gai horrek ez baitu ondoriorik sortzen EAEko udaletan.

Lehendakariak aipatu du gizarte zerbitzuetan ez duela murrizketarik egingo, zerbitzu horiek egungo aurrekontu-egoerara egokitzeko formulak bilatuko baitira, baita sistemaren iraunkortasuna eta zerbitzuen “maila eta kalitatea” bermatzekoak ere. “Orain arte aitortutako eskubideak ez dira murriztuko” aipatu du Lehendakariak. Halaber, seme-alaba bakoitzeko diru-laguntzak “zerga-gastu gisa” kotizatzeko aukera egon daitekeela aipatu du.

Lehendakariak zerga-iruzurrari aurre egiteko ahalegin “berezia” egitea proposatu die Foru Aldundiei eta EUDELi, baina baita “zerbitzuetan” ere, egungo egoera eroangaitza dela” aipatu baitu.

Politika Publikoen Euskal Kontseilua

Kontzertu Ekonomikoari buruzko batzorde mistoaz gain, Politika Publikoen Euskal Kontseiluaren deialdia iragarri du Lehendakariak, etorkizuneko Udal Legean jasotako organoa, “zerbitzu horien iraunkortasunari” buruz erabakiak hartu eta politika publikoak aztertzeko foro egokiena baita.

Errenta altuenei zergak igotzeari dagokionez, Lehendakariak zerga-sistemaren erreforma egitea eskatu du, “gizarteko beste sektore batzuek ere, krisiari aurre egiteko beren solidaritate eta sakrifizio-kuota eman dezaten”. Erreforma hori Zerga Koordinazioko Organoak aztertuko du.

Inbertsioei dagokienez, Lehendakariak aipatu du dagoeneko aurrekontuetan aurreikusita daudenak “ez direla aldatuko”, eta gainera, “baliabide osagarriak” eskuratuko balira, ekonomia sustatzeko inbertsioetan erabiliko liratekeela.

"Lasaitasuna eta konfiantza"

Planteamendu hori mahai gainean jarriz, hiru Foru Aldundietatik Zapateroren neurriak itsu-itsuan jarraitzeagatik egin zaizkion kritikak ukatu egin ditu Lehendakariak. “Honek guztiak ez du esan nahi Gobernuak erabakitakoa itsu-itsuan betetzen denik, derrigorrez bete behar diren neurrietarako ere Batzorde Mistoa biltzen baita, era horretan, gure autogobernu-ahalmenari jarraiki, gure erabakiak hartzeko”, esan du Lopezek.

Azkenik, “ekonomia eta euskal gizarte osoari lasaitasuna eta konfiantza” mantentzeko mezua bidali die, eta krisiaren momentu txarrenak dagoeneko pasa direla aipatu du. “Krisiaren amaiera ikusten hasi gara” esan du.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria