Berriak Osasuna
Eu

300 profesionaletik gora elkartu dira Gurutzetako Unibertsitate-Ospitalean pediatriako zainketa aringarriez jarduteko

2014.eko ekainak 20
  • Horiez gainera, estatuko bi ospitaletako zainketa aringarrietako unitateetako arduradunek eta ospitalean artatutako bi familiak beren esperientzia kontatuko digute

 

  • Topaketa honetan, profesional sanitarioak eta sanitarioak ez direnak elkartuko dira, bai eta haur kronikoen gurasoen elkarteetako ordezkariak ere

 

  • Besteak beste, helburua da Osasun Sistema Nazionaleko pediatriako zainketa aringarrien inguruko estrategia eta estrategia horrek EAEn duen egoera azaltzea

 

Zenbait alorretako (sanitarioak eta ez-sanitarioak) 300 profesional baino gehiago, paziente pediatrikoen arretan aritzen direnak, eta haur kronikoen gurasoen elkarteetako ordezkariak elkartuko dira gaur Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean. Pediatriako Zainketa Aringarriei (PZA) buruzko Jardunaldi bat antolatu du Ospitaleko Pediatriako Zerbitzuak, Etorbiziren (Berrikuntza Soziosanitariorako Euskal Fundazioa), Biocrucesen eta Osasun Sailaren laguntzarekin.

Jardunaldi honen helburuak dira, besteak beste, Pediatriako Zainketa Aringarrietako gaitasunak hobetzea, Osasun Sistema Nazionaleko pediatriako zainketa aringarrien inguruko estrategia eta hark EAEn duen egoeraren berri ematea, bai eta PZAetako unitate batek dituen antolamendu-aukerak aztertzea eta halako zainketak jasotzeko beharra izan lezakeen populazio pediatrikoa zehaztea ere. 

Honela definitzen dira PZAk: "Haurraren gorputzaren, buruaren eta arimaren zainketa aktibo erabatekoak, familiari laguntzea barne"  "Bizitza arriskuan jar dezakeen gaixotasun bat" diagnostikatzen denean has daitezke, eta haurrak gaixotasunerako tratamendua jasotzen duen ala ez kontuan hartu gabe jarraitzen dute, tratamenduaren osagarri baitira.  

Jesus Sanchez doktoreak (pediatra eta GUOko Pediatriako Etxeko Ospitalizazioko Unitateko arduraduna) adierazten duenez, "arreta horiek ez dira biziaren amaieran soilik ematen, bizia arriskuan jartzen duten prozesu guztietan baizik". Beraz, "arretak integrala izan behar du, diziplina anitzeko talde batek hartu behar du parte, eta onuragarria izango da bai haurrentzat bai haien familientzat".

Azalpenezko metodologia estimulatzaile baten bidez, Pediatriako Zainketa Aringarrietako zenbait unitatetako arduradun batzuek, hala nola Bartzelonako S. Joan de Deu Ospitalekoa edo Madrilgo Niño Jesús Ospitalekoa, PZAetako arreta-ereduei buruz, ohiko arazo klinikoei buruz eta beste zenbait gairi buruz jardungo dute. Bestalde, eta halako jardunaldietan ohikoa ez den bezala, Ospitalean artatutako bi familiak bere esperientzia kontatuko dute, nola bizi izan duten egoera eta nola egin duten.

Jardunaldi honen xede dira, halaber, pazientearen arretan sarean lan egiteko aukerak eta jarraitutasun asistentziala baloratzea, PZAetako ereduaren oinarriak praktika klinikoaren ohiko arazoetan erabiltzeko gai izatea eta PZAek pazienteen eskubide aitortu gisa duten garrantzia eta onurak baloratzea.

Hizlariak:

Ricardo Martino doktorea. Pediatra. Madrilgo Niño Jesús Ospitaleko Pediatriako Zainketa Aringarrien Unitateko koordinatzailea. Osasun Sistema Nazionaleko Zainketa Aringarrien Estrategia Nazionaleko Espainiako Pediatria Elkarteko ordezkaria

Sergi Navarro doktorea. Pediatra. Bartzelonako San Joan de Deu Ospitaleko Pediatriako Zainketa Aringarrien Unitateko koordinatzailea. Osasun Sistema Nazionaleko Zainketa Aringarrien Estrategia egiteko batzordeko kidea.

Jesús Sánchez doktorea. Pediatra. Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pediatriako Etxeko Ospitalizazioko Unitateko arduraduna.

Eguna: 2014ko ekainaren 19a

Ordua: 16:00 – 20:00

Tokia: GUOko Ekitaldi Aretoa

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Komunikazio Bulegoa – 94 600 6428

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau