Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Bukatu da Merkatu Libreko Etxebizitzen Alokairurako Bitartekaritzako ASAP programa (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) sortzen duen Dekretuaren Aldaketa Dekreturako ekarpen-fasea

2014.eko ekainak 19

Merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritzako ASAP programa sortu zuen dekretuaren aldaketa-dekretuak esleipen-prozesua azkartuko du. Orain arte hilabete batzuetara luzatzen zen prozesua, esleipendun askok etxebizitzei uko egin izanak eraginda. Horrek etxebizitzen jabeak gogogabetu egiten zituen.

Gauzak horrela, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izena eman duten pertsonak izango dira beren beharrizanetara egokitzen diren etxebizitzen eskatzaileak. Horrela, aldez aurretik ezagutuko dituzte ezaugarriak eta ordaindu beharreko errenta. Neurri horrek eraginda uko egiten dutenen kopuruak behera egingo duela espero da. Etxebizitzen gaiaren ardura duen Sailaren web orriaren bitartez egingo dira eskaerak. Horrek asko erraztuko du kudeaketa.

Arau hori audientziara eraman zuten, eragiten dien herritarrak ordezkatzen dituzten eta legeak onartzen dituen erakunde eta elkarteen bitartez, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren 8/2003 Legean aurreikusitako izapideen arabera. Gainera, herritarren arteko debatea eta ekarpenak errazteko, proposamen hori eskuragarri egon zen Irekian. Sei iruzkin jaso genituen, eta arau hori bultzatu duen organoari bidali genizkion, azken horrek kontuan hartzeko.

Egiten diren alegazioak organo bultzatzaileak aztertzen dituenean, jatorrizko testua aldatuko da eta txosten bat idatziko da, jasota gera dadin zer dela eta onartu eta baztertu diren alegazioak. Nahitaez egin beharreko txostenak egin ondoren, azkenean Gobernu Kontseilura bidaliko da lege-proiektua, hark onets dezan.

 

2014/180 DEKRETUA, 2014ko irailaren 23koa, merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritzako ASAP (alokairu segurua, arrazoizko prezioa) programa sortzeko den Dekretua aldatzen duena.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau