Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Osasun zentroetan erretzeari uzteko unitate gehiago jarriko dira

2010.eko maiatzak 24

"Tabakoaren kerik gabeko astea" izango da gaurtik maiatzaren 31ra

Eusko Jaurlaritzaren asmoa Exekutiboa prestatzen ari den araudia aurrera eramatea da, itxitako espazio publiko guztietan erretzea debekatuz. 

Jesus Maria Fernandez Osasun sailburuordeak osasun zentroetan erretzeari uzteko unitate gehiago jarriko dituztela adierazi du. 

Bilbon "Tabakoaren kerik gabeko astea"ren aurkezpenean, sailburuordeak azaldu duenez, Osasun Sailak ekimen hori antolatu nahi du, erretzeari uzteko unitateak, tabakismo tasa nagusiena duten zentroetan batez ere, sortuz. Tabakorik gabeko astea gaur hasi eta datorren maiatzaren 31n amaituko da. 

Osasun arazo larriak eta haien kabuz tabakoa uzteko ahalmenik ez duten pertsonei botikak ematea ikertzen ari dira.

Gizarte Gaien sailburuordearekin eta familia medikuntzako kolektiboekin batera, Fernandezek EAEn urtean 2.500 heriotza (% 13) tabakoaren kontsumoarekin lotuta daudela adierazi du. Gizonezkoen heriotzen % 23 erretzearekin erlazionatuta daude.

Hamar urtean zehar (1997 eta 2007 bitartean) tabakoaren kontsumoa murriztu egin da herritarren artean. Tabakoa erretzen duten emakumezko gutxiago dago (% 21), baina gizonezkoen artean gehiago murriztu da. 16 urte baino gehiagoko gizonezkoen % 35 erretzen zuen lehen; orain % 29 dira kontsumitzaileak.

Emandako datuen arabera, lehen aldiz emakumeek gizonezkoak gainditu dituzte tabakoaren kontsumoan 16 eta 24 urteen bitarteko adinean. Emakumezkoen % 25 erretzen du eta adin bereko gizonezkoen % 22.

Datorren araua

Bestalde, Fernando Fantova Gizarte Gaien sailburuordeak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzaren asmoa Exekutiboa prestatzen ari den araudia aurrera eramatea da, itxitako espazio publiko guztietan erretzea debekatuz.

Gainera, inkesta bat egin dute eta erretzaileak ez diren galdetutakoen % 70 lokaletan erretzea galaraztearen alde daude eta kerik gabeko tokiak aurkitzeko zailtasunak dituztela diote. Portzentaiak behera egin du erretzaileen artean, baina % 50 inguruk iritsi berdina du.

Iruzkin bat
  • @jonlaiseca
    2010.eko maiatzak 24

    Comentario de Twitter:
    A pagar to2 el desenganche de los fumadores RT @Irekia_News: Sanidad extenderá el servicio de deshabituación tabáquica http://bit.ly/bh9Dxh

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan