Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Nazio eta nazioarte mailako izarrez beteriko edizioa dakarkigu Hondarribiko Bluesaldiak

2014.eko ekainak 18

Uztailaren 10etik 13ra egingo da, biak barne, eta kontzertu guztiak doan izango dira.

2014ko HBren saria jasoko du Taj Mahal bluesman handiak, XX. mendeko musikari eraginkorrenetakoak.

Bere bederatzigarren edizioaren egitaraua aurkeztu du Hondarribiko Bluesaldiak (HB); artista bikainen eskutik hogei bat kontzertu biltzen ditu programak –guztiak ere jende guztiarentzako zabalik eta doan-, eta uztailaren 10etik 13ra egingo da, biak barne, hiriko hainbat agertokitan. Jarduera osagarriak ere egongo dira.

Donostiako Akuariumean aurkeztu dute gaur egitaraua; Hondarribiko alkate Aitor Kerejeta, Basquetourreko zuzendari Arantza Madariaga eta jaialdiko zuzendari Carlos Malles izan dira aurkezpen ekitaldian. 

Oso harro gaude blues jaialdi handi hau zale guztiei eskaini ahal izateaz”, azaldu digu HBko zuzendari Carlos Mallesek, “Hondarribira Jaialdiaren egitaraua bertatik bertara gozatzeko egunero-egunero hurbiltzen diren milaka lagun horiei eskaini ahal izateaz. Harro eta pozik gaude musika kalitate handiko eta, aldi berean, askotariko estilo, ustekabeko, jarduera osagarri eta beste jarduerez gorpuzturiko egitarau bat eskaini ahal izateaz....  eta gozatu nahi duen ororentzat doako ikuskizunak eskaintzeaz”.

Aurten bereziki pozik gaude XX. mendeko musika izar Taj Mahal gurean egongo delako; HB saria jasoko du bluesman gisa egindako ibilbideagatik eta musikari egin dion ekarri handiagatik” diosku. “Guk uste dugu jendeak gozatu egingo duela jaialdian izango diren beste artista batzuekin, askoz ere ezagunagoak izan arren zur eta lur utziko baitzaituztete, Steven Seagalek esate baterako”.

Egitarauaren gainerakoari dagokionez, nazio eta nazioarte mailako artista eta talde guztien kalitate handia azpimarratu du Mallesek. “Iaz hain zapore gozoa utzi zigun Jimmy Barnatanena bezalako ahots ezagunak eta Pablo Carbonell bezalako ustekabekoak izango ditugu". HBk kuttunki zaintzen duen Crossroads atala Texaseko bluesari emana dago aurten, eta mendebalde urruneko bluesmen onenetako batzuk izango ditugu gure artean: Memo Gonzales, Holland K. Smith, Shawn Pittman eta Mike Morgan. Ekintza gustuko dutenek bikain pasako dute Gov’t Mule taldearekin. Eta, nola ez, askotariko generoak eta txikienentzako kontzertuak bezalako beste ekitaldi batzuk eskaintzen ditu egitarauak.

Hondarribia Blues 2014 saria

Musikaren esparruan indar handia duen Taj Mahal gonbidatuari egingo dio omenaldia aurtengo jaialdiak. Taj Mahal New Yorken jaio zen 1942. urtean, Estatu Batuetako mendebaldeko indigena zen aita eta ama, berriz, afroamerikarra, eta horrenbestez, hainbat kultura bizi izan zituen jaio zenetik. Taj Mahal-ek 1967. urtean grabatu zuen bere lehen diskoa eta berehala hasi zen showak egiten Grateful Dead eta Jefferson Airplane-rekin. Musika tresna ugari jotzen ditu Taj-ek (gitarra, pianoa, baxua, organoa, mandolina, cheloxeloa, salterioa, flautíniccoloa, harmonika, kalimba, bibrafonoa, dobroa...). Taj-ek musika berriak konposatu zituen betiere musika forma berriak konbinatuz, energiaz beteriko emaitzak, gogora ekartzekoak, lortuz.

Zaleak eta agertokiak

Bluesaldiak hainbat agertoki izango ditu kalean:

-       Nagusia Bentan

-       Blue Villagerena, aurrekoaren alboan

-       Calsbergen agertokia aurten lekuz aldatu eta Arma Plazan egongo da.

-       Portuan egongo da Coca Colaren agertokia

-       Kutxaren agertokia Blue Villagen. 

Era beren, jende ugari etortzea espero da. 2013an 90.000 inguru lagun etorri ziren, blueszale uholde izugarria, eta Hondarribiko hiria eraldatu zuten lau egun horietan.

Bukatzeko, aurreko edizio batzuetan egin bezala berriro ere izango dugu gurean TVEren La 2 katea, aurtengo emanaldietatik bi eskainiko baititu diferituan, Steve Seagalena eta Taj Mahalena.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)