Berriak Osasuna
Eu

Osasun Sailak errezeta elektronikoaren osagarri izango den paperezko errezeta mediko eredu berria erabiliko du

2014.eko ekainak 18

Eusko Jaurlaritzako Farmazia Zuzendaritzak maiatzaren 14ean emandako ebazpenaren ondoriozko neurria da, eta ekainaren 13an sartu zen indarrean, bezperako EHAAn argitaratu ostean.

Euskadin errezeta elektronikoaren erabilera osatzeko, Eusko Jaurlaritzaren Farmazia Zuzendaritzak paperezko errezeta beharko den egoerak azaltzen dituen ebazpena eman zuen maiatzaren 21ean. Paperezko errezeta berria beste kolore batekoa izango da aurrerantzean.

Hala, errezeta hori erabili beharko da erabiltzailea beste autonomia-erkidego batera baldin badoaz, edo Haurren Hortzak Zaintzeko Programako estomatologo edo odontologo batera edo enpresa-mediku baimendura badoa edo medikua etxera badatorkio. Halaber, paziente instituzionalizatuek paperezko errezeta erabili beharko dute zentro soziosanitarioetan.

Lehengo eta oraingo errezetaren arteko desberdintasun nagusia kolorean datza. Lehengoak gorriak eta berdeak ziren eta oraingoak urdin ilunak dira. Hala, zaharrak eta berriak erabili ahalko dira 2015eko otsailaren 9ra arte. Ordura arte, kolore gorriko, berdeko, urdin iluneko, urdin argiko eta zuriko errezetak ikusi ahalko ditugu. Egun horretatik aurrera, errezeta urdin ilunak, urdin argiak eta zuriak baizik ez dira emango.

Errezetaren kolorea finantzaketa motaren araberakoa da: Errezeta urdin iluna bada, Osasun Sailak finantzatutako produktuei dagokie. Errezeta urdin argia bada, laneko istripuengatiko edo gaixotasun profesionalengatiko Osasun Sailak finantzatutako produktuei dagokie. Errezeta zuria, finantzaketa ez dagokio Osasun Sailari. Azkenik, zentro soziosanitarioetako paziente instituzionalizatuek erabiliko dituzten errezetek aurrerantzean ere R3E idazkuna izango dute.

Trantsizio-aldia

Errezeta-eredu berria EKAINAren 13an jarri da indarrean, bezperan EHAAn argitaratu ondoren. Zenbait hilabetez zaharrak eta berriak erabiliko dira. Zaharrak izakinak agortu arte egongo dira indarrean; gehienez 2015eko otsailaren 9ra arte. Farmaziek data horretara arteko botikak emateko betebeharra dute eta ezingo diote horri uko egin.

Aldaketarik ez kopagoan

Errezeta honekin ere kopagoa aplikatuko da. Ordainketa farmazian emandakoan egin beharko da. Kopurua OTIri esleitutako ekarpen-kodeak (OTI) zehazten du. Honakoa da prozedura: farmazian, farmazialariak OTIan kontsultatuko du ekarpen-kodea eta kodea ezagun ez bada, farmazialariak erregimena galdetuko dio pazienteari: pentsioduna bada, % 10 ordainduko du; % 40, aldiz, aktiboa bada. Ekarpena-kodea ezagutzeko modurik ez badago, pazienteak % 10 ordainduko du.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @a_oihana
    2015.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de Salud adopta un nuevo modelo de receta médica de papel complementaria con la receta electrónica. http://t.co/cCBbq5aID0

  • @ezkerraldea_enk
    2014.eko ekainak 23

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de Salud adopta un nuevo modelo de receta médica de papel complementaria con la receta electrónica.
    http://t.co/wZADpjId1K