Berriak Osasuna
Eu

Agindua, 2014ko ekitaldian talde teknikoak mantentzeko, adikzioen prebentzio komunitarioko programak garatzeko, arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak egiteko laguntza ekonomikoetarako deialdia egiten duena. (2014-06-17(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko ekainak 17

LABURPENA

OSASUN SAILAK 2,2 MILIOI EURO BIDERATU DITU AURTEN MENDEKOTASUNEN ESPARRUAN HAINBAT EKINTZA GARATZEKO

Osasun sailburu Jon Darpónek laguntza-agindua aurkeztu du gaur Gobernu-kontseiluan. Agindu horren arabera, Osasun Sailak 2.200.000 euro xedatuko ditu aurten Euskadin diharduten irabazi asmorik gabeko tokiko elkarteak eta erakundeak lagundu, eta komunitate-prebentzioko programak nahiz arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta murrizteko proiektuak garatzeko mendekotasunen esparruan. Halaber, mendekotasunen alorreko tokiko erakundeetako komunitate-prebentzioko teknikari taldeak mantentzera xedatuko dira laguntzok.

Laguntza ekonomiko hauek Euskadin mendekotasun arloan egiten den lanerako ezinbesteko euskarri dira. Era berean, nabarmendu beharra dago lan horretan erakundeen arteko koordinazio eta elkarlana oinarrizkoa dela, baita hirugarren sektorearekin eta elkarteekin lankidetza ere. Laguntzen helburua VI. Mendekotasun Planaren oinarrizko jarduera ildoekin bat egiten duten programa eta proiektuak mantentzea, behar berriak azalaraztea eta egitasmo berriak laguntza da, baita egun indarrean diren programa eta proiektuak hobetzen laguntzea ere.

Hain zuzen, laguntza ekonomikoa hiru diru-laguntza lerrotan banakatuta dago:

  • Mendekotasunen komunitate-prebentziorako teknikari taldeak mantentzea: 986.601 €.
  • Mendekotasunen komunitate-prebentziorako tokiko planei loturiko proiektuak garatzea: 472.040 €.
  • Arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko programak egitea: 741.359 €.

Eusko Jaurlaritzak eta Osasun Sailak mendekotasunen fenomenoari esparru instituzionaletik aurre egiteko konpromisoari eutsiko diote, esparru horretan diharduten beste erakunde eta kolektibo batzuekin elkarlanean eta koordinatuta, eta bizimodu osasungarriak sustatzeko neurriak barne hartzen dituen 2013-2020 aldirako Osasun Planean jasotakoarekin bat etorriz. Horretarako, sektore arteko lankidetza ezinbestekoa izango da, bai toki-mailan, bai komunitate-mailan, eta lehentasuna emango zaie tabakoaren, alkoholaren eta gainerako substantzien presentzia eta eskaintza murriztera bideratutako ekintzei.

Hala, Osasun Sailak Adingabeak eta alkohola programa jarri du abian, adingabeen artean alkohol-kontsumoa murriztera bideratutako ekintza barne hartzen dituena. Aldi berean, Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarrean aurkeztuko du mendekotasunen lege berria urtea amaitu aurretik, araudia gizarte-errealitate eta behar berrietara egokitzeko helburuarekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau