Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Agindua. Honen bidez, diru-laguntzetarako deialdia egiten zaie Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloak irakasten dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei, 2014-2015 ikasturtean prestakuntza-jarduerak egin ditzaten. (2014-06-17(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko ekainak 17

LABURPENA

169.600 EURO LANBIDE HEZIKETAKO ITUNPEKO ZENTRO PRIBATUETAKO IRAKASLEEN FORMAZIO IKASTAROETARAKO

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintzen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuek euren irakasleentzat burutzen dituzten prestakuntza-jarduerak diruz laguntzen dituen Agindua onartu du. Prestakuntza-jarduera horiek 2014-2015 ikasturtean burutuak izan beharko dute.

Laguntza hauek eskatzeko interesa duten ikastetxeek, eskaintzen dituzten heziketa-zikloekin zerikusia duten prestakuntza-jarduerak aurkeztu beharko dituzte deialdira. Prestakuntza-jarduera bakoitzak gutxienik 10 orduko iraupena izan beharko du, eta 35 ordukoa gehienez. Deialdian parte hartu ahal izango dute, Euskadin Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintzeko baimenduta dauden itunpeko ikastetxe pribatuek.

Deialdi honek 169.600 euroko diru kopurua du. Ikastetxe bakoitzak jaso dezakeen diru-laguntzarik handiena 32.000 eurokoa da, hautatutako prestakuntza-jarduera guztiengatik. Jasotako diru-laguntzak bateraezinak izango dira helburu berbera duten beste deialdi batzuetatik jasotako laguntzekin. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau