Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Erabakia, Euskadiko Kirol Portua SAri zenbait tasen bileketaren enkargua egiten diona. (2014-06-17(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko ekainak 17

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK HONDARRIBI, ORIO, DONOSTIA, GETARIA, BERMEO ETA MUTRIKUKO KIROL PORTUEN TASEN KUDEAKETA EUSKADIKO KIROL PORTUA (EKP) ERAKUNDEAREN ESKU UTZI DU

Gobernu Kontseiluak Hondarribi, Orio, Donostia, Getari, Bermeo eta Mutrikuko kirol portuen tasen bilketaren kudeaketa Euskadiko Kirol Portua (EKP) erakunde publikoaren esku uztea onartu du.

Tasen bilketaren kudeaketa hala erakunde publikoen nola pribatuen esku utz daiteke, Gobernu Kontseiluak onartu eta EHAAn argitaratu ondoren.

Euskadiko Kirol Portua, SA-k Hondarribi, Orio, Donostia, Getaria, Bermeo eta Mutrikuko kirol portuetan ematen duen zerbitzuaren funtzionamenduari bere horretan eusteko asmoz, eta eraginkortasun handiagoa lortzeko helburuarekin, EKPren esku utziko da Hondarribi, Orio, Donostia, Getaria, Bermeo eta Mutrikuko kirol portuetako tasen bilketa kudeatzea.

T-5 (kirol eta aisialdirako ontzien zerbitzua), T-8 (energia-produktuen hornidura) eta T-9 (askotariko zerbitzuak) tarifen borondatezko epeko bilketaren kudeaketara mugatzen da agindua. Euskadiko Kirol Portua, SA erakunde publikoak lortutako bilketaren % 10 jasoko du bere esku utzitako bilketaren kudeaketaren ordain gisa.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko