Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena ematekoa. Helburua: 2014-2015 ikasturtean hasierako lanbide-prestakuntzako programak gara ditzaten udal, mankomunitate edo horiek sorturiko entitate eta entitate pribatuentzako diru-laguntzak finantzatzea. (2014-06-17(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko ekainak 17

LABURPENA

7,2 MILOI EURO HASIERAKO LANBIDE TREBAKUNTZA PROGRAMAK GARATZEKO

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak proposatuta, gaurko bilkuran agindu bat onartu du. Agindu horren bidez, Udalei, Mankomunitateei edota beraiek sortutako Erakundeei eta pribatu Erakundeei diru-laguntza emateko deialdia egitea onartu du Hasierako Lanbide Trebakuntza Programako bigarren mailako programak garatu ahal izateko emango dira diru-laguntzok, 2014-2015 ikasturtean zehar

Hasierako Lanbide Trebakuntza Programek Oinarrizko Bigarren Hezkuntzaren funtsezko gaitasunak eskuratzen ez dituzten ikasleei oinarrizko lanbide-prestakuntza ematea dute helburu. Prestakuntza horri esker, kalitatearen aldetik ondo trebatuta sartu ahal izango dira lan-mundura eta izango dute araututako irakaskuntzetan ikasketak egiten jarraitzeko aukera. Gauzak horrela, programa hauek gizartean txertatzeko lagungarri izango dituzte.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau